Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/06 22:12:22.787 GMT+2

Italiako Giroa



Egun gutxi barru emango zaio hasiera Italiako Giroari, eta honenbestez, fan al zare, tropela webgunearen bitartez egiten dugun koadrilako porran parte hartzeko zeuen txirrindulari taldia osatzen. Laguntza bezala, todociclismo eta esciclismo webguneak ikus ditzakezue.

Iaz, Italiako Giroan, 18k hartu genuen parte, eta aber ba aurten zenbat animatzen garen.

Normalian parte hartzen dogunok, badakigu zein den funtzionamendua. Aurrekotan parte hartu ez dauen koadrilakoren batek parte hartzea nahi badu, tropelako webgunean erregistratu, taldea osatu, eta Aurrera Bolie tropeltxoan bere taldea sartu besterik ez du egin behar.

1.- Bakoitzak 10 euro jarriko ditu (Sariak aurrerago finkatuko dira).
2.- Porrako lehenak, EKAINAREN 16an Leintze elkartean egingo den bazkaria DOAN izango du.
3.- Porran azken hiru postuetan geratzen direnek, bazkaria egiteko ardura izango dute Leintze elkartean. Ideiak hartzeko hemen duzue Arguiñanoren webgunea.

Iaz Udalako Bizikleta Igoera egin bagenuen (Hemen argazkiak), aurten EKAINAREN 16an Aramaioko Barajuen auzora egingo dugu bizikleta igoera. Egun horretan 10:00etan elkartu, igoera burutu, Barajuen-en Axpe-n soziedadian hamarretakoa, eta ostean, Leintze elkartean egingo dugu bazkaria.

Azkenik, esatea, taldea osatzeko epea, maiatzaren 12an, 13:00etan bukatzen dela. Eta argi, Tropelako listan azaltzen diren txirrindulari askok, ez dute azkenean parte hartuko, hortaz, emaiozue zeuen taldeari, ostiralean edo zapatu goizean, begiradatxo bat.

Agur!

Nork: termita6.2007/05/06 22:12:22.787 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (17) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Italiako Giroko sarixak finkatute daz. Azkenian 18k hartzen dou parte! Oinguen kale in dozkue, Susok, Herrarte eta Alkortak!

Bakoitzak 10 euro jarriko ditxugu.

- Etapako irabazleak:
5 euro. (20 etapa die)

- Sailkapen orokorrean:

Lehenak: 20 euro eta bazkaria DOAN.
Bigarrenak: 10 euro
Hirugarrenak: 5 euro
Azken laugarrenak (15. postuan): 5 euro

- Sailkapen orokorreko azken hirurek:
BAZKARIA egingo dute Leintze elkartean.

Sobratzen diren 40 euruak Barajuen-eko hamarretakorako erreserbauko ditxugu.

Lehen etapak badu irabazlea! Arku!

Agur!

Nork: Italiako giroaren sariak!.2007/05/13 19:57:46.179 GMT+2

Hori da ekipua hori, Egi! Zer eta Aurrera Bolie tropeltxuan, lehen geratzearekin konformau ez, eta Tropela danian lehena geratu!!!

5 euro zuretzat!

Nork: 2. etapa Egidazuk.2007/05/14 23:23:42.542 GMT+2

Giroko mendiko lehen etapa, Imak irabazi du.
5 euro berarentzat!

Nork: 3. etapa Ima-rentzat.2007/05/16 21:44:46.219 GMT+2

Zorionak Perea! Gutxigatik baina etapa zuria izan da. Ondo ibili!

Nork: 4. etapa Pereak!.2007/05/17 23:25:19.128 GMT+2

5. etapa Aitzi-k irabazi du! Contrini eta Usov-i esker! Zorionak!

Nork: 5. etapa Aitzi-k!.2007/05/18 22:21:53.072 GMT+2

Egidazuren bigarren etapa garaipena. Iñi-rentzat berriz lehena. Zorionak biei.

Nork: 6. etapa Egidazu / 7. etapa Iñi-k.2007/05/20 20:38:57.571 GMT+2

Egidazu pletoriko dabil! 3. etapa beretzat! Zorionak!

Nork: 8. etapa berriz ere Egi-k!.2007/05/21 21:12:05.750 GMT+2

Poto, Piepoli zeukan bakarra eta horren ondorioz, etapa beretzat! Zorionak!

Nork: 8. etapa Potorentzat!.2007/05/23 08:17:02.533 GMT+2

Zorionak Mon! Balducci hori ez dau ixa inork ezauketan, baina zure kasuan behintzat, horrek balixo izan dotzu etapia irabazteko!!! 5 euro zuretzat!!!

Nork: Mon-ek 10 etapa!!!.2007/05/23 18:41:30.977 GMT+2

Albes-ek irabazi dau 11. etapa! Zorionak!!!

Nork: Albes-ek 11. etapa.2007/05/24 23:22:38.697 GMT+2

Aupa, Danilo! Beragatik 5 euro zuretzat! Zorionak!

Nork: 12. Loiti-k!.2007/05/25 18:12:58.765 GMT+2

Zorionak Axpe!

Nork: Axpek 13. etapa.2007/05/27 08:36:09.830 GMT+2

Ima-rentzat izan da 14. etapa! Zorionak!

Nork: Ima-k 14. etapa.2007/05/27 18:58:34.137 GMT+2

Ez dakit merezi dauen, baina beretzat etapa!

Nork: Albis-ek 15. etapa!.2007/05/29 23:14:16.757 GMT+2

Giroko bigarren etapa beretzat!

Nork: Albes-ek 15. etapa!.2007/05/30 20:20:51.188 GMT+2

Aupa, Poto!!! Zuretzat be bigarren etapia!!!

Nork: Poto-k 17. etapa!.2007/06/01 07:41:12.127 GMT+2

Montxi, Mon eta Egidazu-rentzat azken hiru etapak.

Nork: Azken etapak.2007/06/03 18:41:34.671 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak