Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/11/01 12:59:04.169 GMT+1

Herrimina negozio Artikoan

Garbi geratu da prentsa-kiosko-iglu bat jartzea Artikoan ez dela  oso negozio ona izango 2050. urtean...

Zenbat euskaldun biziko ote dira han? Has gaitezen eurekin pentsatzen. Zergatik ez identifikagarri bat gure komunitateko kideek izotz-motoetan jarri dezaten? Kataklismoaren aurreko Euskal Herria zelakoa zen gogoratzen lagunduko dien zerbait? Artikoko gau luzeetan gure sustraietara jotzeko balioko dien amets-bidea... bai, gure ardi latxa! zein bestela?
ArdiaHilda Internazionalista jarrita ere sekulako posibilitateak ditu gainera, hor daude astoa, zezena, behia, elur-oreina... mmmmm

Nork: Goio Arana.2006/11/01 12:59:04.169 GMT+1
Etiketak: ardi artikoa latxa prentsa hilda | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ardi latxa izoztua!! Arranopola!
Haren ordez, pinguino artaldeak zainduko ote genituzke? Pinguino Arktiar gazta labeldunak ekoiztuko? Pinguino bat ordea, nola demontre jeizten da? Zer aurpegi jarriko lukete pinguinoek ez badira mamiferoak? Artzaiak (ardi zainak) izan beharrean Pinguitzaiak izango ginateke? Arktikoan gaudela eta "ardi" izenaz morriña sartu eta "arktiak" deituko genieke pinguionei? Bordaren ordez iglua eta eskimal aurpegiz jeikiko ginateke egunero. Otsoaren beldur egon beharrean hartza zuriaren beldur egon behar. Ene! Ene! Hau bizitza latza!! kar kar!!

Portzierto, orain gutxi Tenerifen egona naiz, eta hemen ardi latxa eranskinetan hedatu den bezala, han hauntza dute.

Nork: Goio Telletxea.2006/11/01 17:59:54.227 GMT+1
http://www.lanbroute.com/

Goio, ez duzu mezu bakar bat ere aurkeztuko eta ipotxaren bila joan?

Animatu eta aurkeztu. Eta lagunen bat baduzu blogari dena... ba animatu dadila bera ere.

Nork: Iban Arantzabal.2006/11/28 13:01:59.682 GMT+1
http://www.espaloia.com

Errenferentziak:

...http://www.goiena.net/blogak/superbai/artikoan-egunkari-barik">ez da paperezko egunkaririk egongo diseinatzeko, trineoetan ardi-izoztuen eranskailuak saltzeko negozioa ez doa batere ondo eta, gainetik, onartu egin behar...

Erreferentzia: Konponbidea - Superbai 2006/11/19 15:30:59.472 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak