Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/16 12:24:04.510 GMT+1

Meeting Point

Ia gauza denek dute bigarren buelta bat...

Aspalditxo idatzi nuen Euskadiko Kutxak Arrasaten duen egoitza nagusiaren ondoan (hemen) agertutako zeinu misteriotsu baten gainean...
 Ikur-MisterBAI
Erantzunen artean, larrialdietan elkartzeko tokia edo "Meeting point"-aren ikurra izan zitekeela esaten zuen batek...

Ikur berari, seinaleak biltzen dituen www.swanksigns.org webgune barregarrian, bestelako makina bat esplikazio aurkitu zioten batzuk,  Microsiervos-en ere ibili ziren kontu honekin beste batzuk...

Baina, esan bezala, denak du bigarren partea....

Ikur hark "elkartzeko tokia" adierazi nahi bazuen, zer arraio izango ote da handik metro gutxira, egun batetik bestera, lurrean margotuta agertu den hurrengo hau?

Ikurra
 
Larrialdian, korrikan ibili barik, autoan joatea erabaki dutenentzako elkargunea?

Arrasatearrok autoa erabiltzerakoan ditugun ohiturak ezagututa, seguru!

Nork: Goio A..2007/01/16 12:24:04.510 GMT+1
Etiketak: ikurra misteriotsua biribila arrasate | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak