Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/19 15:58:29.191 GMT+2

Laranjatik, laranjara

Arrazoi osoa du TeknoSexua Jn.-k. Azkenean, zoratuko gara. Hainbeste "betiko tokian", "betiko zenbakia", "betiko zerbitzu ona"...

Batzuk, "betidanik zerbitzua eman izan dutenak" 1414 zenbakian aurkituko ditugula diote, besteek, "beti bezala" 1717an daudela... eta total, erabiltzaileok, erdian, ezin esan zein enpresaren garen bezero!

Oraingoz, hori bai, segurtasunez esan dezakegun gauza bakarra zera da: gure telefonia konpainiaren markaren kolore korporatiboa laranja izango dela. Kasualitatea da gero! Hori bai, laranja kolorea Euskaltelen laranja izango den ala Orangeren laranja izango den jakin ez...

Erronka handia Euskaltelena. Marka baten balio handienetarikoak nortasuna eta besteetatik desberdintzea badira, jai dute hainbeste laranjarekin. Ezingo diote eskatu bada nazioartekoa enpresa bati, eta gainetik Orange izena duena, bere kolorea, derrepente, alde batera uztea, ala?

Ematen du Euskalteleri tokatuko zaiola  mugitzea. Hala ere, aldaketarekin dena da irabazia: lehiakide gogaikarria bilakatu den enpresarengandik desberdinduko dira, eta aldi berean, ezusteko egoerei aurre egiteko gauza direla argi utziko dute.. guk ere, badugu zer irabazi, hasteko, bakea izango dugu kamiseta laranjen enpatxuarekin!

Hurrengoa, oso-oso originala, akaso, ez da izango baina, hasiera bat izan daiteke...

EuskaltelBertsioa

Nork: goioarana.2006/10/19 15:58:29.191 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...an">eranskailuak saltzeko negozioa ez doa batere ondo eta, gainetik, onartu egin behar dut iragarpenak egitetik ez naizela aberastuko... Aurreko baten Euskaltel-Orange afera dela eta aurreikusi nuen Euskaltel, diseinu aldet...

Erreferentzia: Konponbidea - Superbai 2006/11/19 15:31:00.528 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak