Aurreko baten Euskaltel-Orange afera dela eta aurreikusi nuen Euskaltel, diseinu aldetik, pieza mugitu beharrean zegoela... bale, horraino asmatu nuen baina, gaineratu nuen laranja kolorea alde batera utzi beharko zutela... eta, kendu dute Orangerekin hainbeste gerturatzen zen hondo laranja eta letra zuri horiek baina, kolore laranjarekin aurrera egingo dutela argi utzi dute...
Marka berria dela-eta egun gutxian gauza askotxo entzun dut:
- Messenger-aren tximeletarekin antza handiegia duela...
- Ea zer ikusi duen tximeleta batek telefonia konpainia batekin, bizirik geratzen zen azkena, antenen erradiazioaz hil zenean...
- Ea zergatik kendu duten marka zaharren bolatxo polit haiek (zer ziren, portzierto?).
- Ez zertara datorren "k" handi hori...
Erantzunak
Nork: Asier.2006/11/20 10:13:01.102 GMT+1
www.yellowing.net