Goizean goiz ikusi dut Sustatun kartela. Aztertzeko moduko konbinaketa ezin hobean agertu da gainera (mila esker pantailazoa egiten argi ibili den lagunari!). Batetik, EAJren publizitate arrosa ("egin behar dugu.com"!) zegoen eta, ondo-ondoan, Ibarretxe arrosagoa oraindik... Hemen, irudi zoragarria. Historiarako hau ere.
Irreberenteegia kartela? Babesleei (Bartzelonako Euskal Etxea) "larregi" irudituko ote zaien? Humore falta izugarria dagoela? Edo, beste barik, ezkutuko homofobia eta beldurra?
Ibarretxeren antzeko argazki trukatuen bila jo dut Google-ra... Hau bai dela arduratzeko moduko emaitza!
Eskerrak, Lumagorrikoei. Askogatik, positiboena eta ederrena, eurena!
Lehendakariaren irudia hobetzeagatik Jaurlaritzaren dirulaguntza merezi dute hauek!
Erantzunak
Nork: igotz.2007/02/23 13:32:12.928 GMT+1
http://www.igotz.org
Nork: Iban Arantzabal.2007/02/23 14:44:15.088 GMT+1
http://www.espaloia.com
Zorionak Igotz! Gustatu zait kartela.
Nork: Imamon.2007/02/24 14:02:01.195 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/klikbikoitza/