Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/23 16:56:57.413 GMT+2

Ezohiko irudia MUko ikasturtearen hasiera ekitaldian

Mondragon Unibertsitateak gaur eman dio 2009-10 ikasturteari hasiera modu ofizialean. Eskoriatzako HUHEZI fakultatean egindako hasiera ekitaldian hizlariak izan dira: Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Isabel Celáa Hezkuntza sailburua, Javier Sotil MUko lehendakaria, Josu Zabala MUKo errektorea, Aitor Zuberogoitia HUHEZIko irakaslea eta Idoia Peñakoba, MUko idazkari nagusia.

Bilduma honetan ikus daiteke ekitaldian egindako argazki sorta, baina bitxiena parean tokatu zaidan une hau:



Argazkiak.org | Lopez, Pierrugues eta Lasagabaster © cc-by-sa: goioarana Irudian, Patxi Lopez lehendakaria, Iñaki Pierrugues Eskoriatzako PSE-EEko zinegotzia eta Pedro Lasagabaster Eskoriatzako ANV-EAEko alkatea, elkarrizketan.

Nork: goioarana.2009/09/23 16:56:57.413 GMT+2
Etiketak: mu pse-ee anv politika elkarrizketa | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Nik dakidala, ezker abertzeleak ez du inoiz eragozpenik izan PSOErekin berba egiteko. Erreparo gehiago izan dute, izatekotan sozialistek.
Ez da aspaldi, berba egitearren izan ziren epaituak Batasunako eta PSEko kideak. Berba egin eta argazki publikoak egiteagatik aulkian.
Besterik da, estrategi politikoari men eginez, hau eta beste esatea batak bestearen gainean... baina berba egin?
Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek be, makina bat hamaiketako egin zituzten, gero elkarrizketa prozesu konplikatu batera bideratu zirenak.
Izan bedi elkarrizketa batzen dituena, eta ez gartzela, heriotza, errepresioa edo bestelako zoritxarren bat.

Nork: ptx.2009/09/23 17:48:14.297 GMT+2
http://www.gaztelumendi.org

Arrazoi puntua duzu, Patxi. Elkarrizketak han hemenka egon seguru daudela, zailagoa izaten da, aldiz, elkarrizketa horien irudiak lortzea.

Izenburua aldatu egin dut, "ezohiko elkarrizketa" barik, "ezohiko irudia" jarri dut. Egokiagoa da.

Eskerrik asko.

Nork: Goio.2009/09/23 18:39:12.978 GMT+2

Errenferentziak:

...ta%20MUko%20ikasturtearen%20hasiera%20ekitaldian%20-%20Superbai%20http%3A%2F%2Ftopsy.com%2Ftb%2Ftinyurl.com%2Fl999c3">Tweet Ez ohiko elkarrizketa MUko ikasturtearen hasiera ekital...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Ez ohiko elkarrizketa MUko ikasturtearen hasiera ekitaldian - Superbai [goiena.net] on Topsy.com 2009/09/23 19:48:38.495 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak