Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/17 21:51:48.918 GMT+1

Euskal Herria eta ni

Aurreko baten, EP3 aldizkarian irakurri nuen sasoi baten hain modan egon ziren foto-collage-erretratuak orain, edozeinek egin dezakeela debalde.

Egia da, era horretako collageekin behin lehena ikusi eta gero, ondorengoak nahiko errepikakor eta kantsagarriak suertatzen direla baina, hala ere, froga egin dut.

 Goio collagea

Erraza izan da. Itxuraldatzea edo collage bihurtu nahi duzun argazkia apartatu, zenbat gelaxka-tarte nahi dituzun zehaztu eta atzealde moduan zein gai erabiliko den erabaki baino ez da egin behar.

MacOSaiX (2.0a7) doako programak, Flickr-etik, Google-tik edo norberen bildumatik hartzen ditu argazkiak eta berak egiten du lan guztia. Emaitzaren kalitatea gelaxka-tarte kopuruan dago, zenbat eta argazkitxo gehiago kalitate (eta itxaronaldi) handiagoa.

Nik, oinarri moduan nire aurpegiko argazki bat hartu dut, 20x20 gelaxka-tarte eta gai bezala, Flickr-en "Euskal Herria" etiketa aukeratu dut (deskuidatuz gero zure argazkiren bat egongo tartean!).

Argi dago, emaitza findu daitekeela, ezta? Hemen metamorfosiaren pausoak.

Oharra: lau gauza behar dira, Mac ordenadorea, banda zabala, pazientzia eta pazientzia gehiago. Artaziekin argazkiak banan-banan moztuta baino gehiago tardatzen du-eta!

Nork: Goio A..2007/03/17 21:51:48.918 GMT+1
Etiketak: collagea argazkia | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

umm, ideia interesgarria, pena mac ordenagailuentzat bakarrik egotea (momentuz). Baina era egokia da denbora galtzeko zerbait orijinala eginez, sareko beste hainbat gauza moduan.

Nork: mikel.2007/03/17 22:17:08.316 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia

Ze zatarra, Euskal Herria :-(

Nork: Luistxo.2007/03/20 08:21:05.781 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/luistxo

Oso polita...bueno, argazkiak dira politak, zu ez...

Nork: Goio collage.2007/03/20 18:53:43.965 GMT+1

Zelako bezero esijentiak zarien, halakorik!

:-)

Nork: Goio A..2007/03/20 19:37:02.839 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak