Argitu, txukundu, dotoretu, arindu, berrantolatu... horiek guztiak egin dute (behin astekotan gutxienezkoa, ala?) baina, hortik aurrerakoetan oso ausardi gutxi erakutsi dute: aldaketarik gabeko aldaketa da. Beldurrez egindakoa, nortasun gabekoa eta irakurlea lasai uztea nahi duen horietakoa.
Diseinua txukuna da, jakina, baina, ez da berdina horrelako diseinuaz kaleratzea egunkari berri baten 1. zenbakia edo prentsa-diseinua, duda barik, nazioarteko erreferentea izan den egunkari handi bat. Baliabide eta aukera aldetik edozer egiteko (edo edozein kontratatzeko) ahalmena duen medioak ez du erakutsi, inondik inora, 30 urte dela hain ondo funtzionatu izan zion originaltasuna. Ez da, honezkero, El País izango hurrengo urteotan nonahi kopiatuko den egunkaria!
El Pais Semanal aldizkaria eta Domingo gehigarria, beste hainbeste: dezepzionagarriak, nobedade gabekoak (berrikuntza bakarra, akaso, askoz ez zutela azalaren eta kontrazalaren publizitatearen arteko desberdintasun nabarmenik aurkituko).
Eta beste guztiarekin bezala, mantxetan ditxosozko azentua jartzearen kontuarekin ere oso txepel ibili dira: behin horrelakoetan hasita Telefónica-ren estiloko irtenbide sortzaileago bat espero nuen!
Elpais.com-en, bestalde, ez dut aldaketa askorik sumatzen...
En fin, gainbegiratu azkar honetatik nota jarri behar izanez gero, hauxe: Txukuntasunean: 7; Ausardian: 0. Nota finala: ez nahiko.
Ah! Gaurko aleak erloju bat zekarren opari. Etxean uzten den horietako bat da: bost zentimo ordainduko ez nukeen letraz eta marrazkitxoz betetako antzinako Swatch zatar eta merke haien estilokoa. Orduen zenbakien ordez hizkiak ditu erlojuak: "E L P A I S F U T U R O". Beste txepelkeri ba! Egunkari honetan, azkenaldian editorial kontuak dauden moduan egonda, gutxien gutxienekoa, Che-ren aurpegiarekin apaindutako erlojua oparitzea izango litzateke!
Erantzunak
Erlojuaren kontura: lagun batek esan dit urtebetetzeetan opari "tontoak" egiten direla elkarri eta horixe gorde duela lagunari oparitzeko; atera kontuak.
Nork: Desplazatua.2007/10/21 16:30:16.974 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/marijo
Nork: luistxo.2007/10/22 17:08:58.418 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo