Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/03/12 23:16:06.445 GMT+1

Zutik

Aipatu nuen moduan, Suedian ez ezik Euskal Herrian ere badago alderdi politikoen artean "pasioa", edo horrela iruditzen zait niri behintzat, transmititzen duena ikurrik: Zutik alderdiarena.

Betiko gorria eta beltza oso modu indartsuan erabilita daude grafika modernoa lortuz. Izar zuria bandera gorria izan daitekeen horretatik irten nahiak oso ukitu apurtzailea ematen dio alderdi politiko baten irudia izateko. Letra mota sendoa, trinkoa... Oso marka sinplea, baina aldi berean indartsua eta hurbila.

Hasiera-hasieratik planteamendu originala egin zuten: ordura arteko ohitura apurtu eta ez zuten alderdi berria siglekin izendatu (ordura arteko logikak eskatzen zuena zen EMK-LKI izenarekin betirako jarraitzeak edo "Komunista", "Iraultza", "Euskadi", "Alderdi" eta horrelako hitzen lehenengo hizkiekin, posible balitz, konbinazio berri bat aurkitzea). Izendatzeko modu berritzaile horretatik etorri dira geroago beste batzuk...

Txokatu egin dit, baina ez dut aurkitu Zutiken webgune ofizialik eta dagoen gune ez ofiziala , guztiz zaharkituta egotetik aparte, beldurgarria da.

Nork: Goio Arana.2005/03/12 23:16:06.445 GMT+1
Etiketak: diseinua | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa, eskerrik asko aipatzen dituzun gauzen gatik, eta bakirrik esan nahi dizugu pagina web berria badugula www.zutik.org ea zer iruditzen zaizu.

Nork: zutik.2006/05/10 16:00:31.764 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak