Azkenaldian oso lan diferenteak egitea tokatu zaigu lan egiten dudan Arteman enpresan: publizitate kanpainak, RIP taldearen DVD-CDaren errealizazioa eta lan grafiko osoa edo argitalpenen desberdinen diseinua, adibidez.
MUniversitas izena du diseinatu dugun azken aldizkari korporatiboak. Urtean hiru aldiz kaleratuko da eta Mondragon Unibertsitatearen enkarguz egin dugu.

Oso gustukoa dut paperezko argitalpenak diseinatzea eta hurrengo asteetan ere (lehenago, prentsako irakurleak edo zuhaitzak bukatzen ez badira, behintzat) antzeko jardunean ibiliko naiz, hasi gara-eta Goienkaria berria diseinatzeko lanetan. Artemanen, alde grafikoaz arduratuko gara eta Goienakoekin arituko gara elkarlanean...
Elkarlanean, eta jendearen aurrean gainera...
Kontua da, guretzat berria den gauza bat probatzea erabaki dugula. Goienkariaren diseinu (kazetaritzakoa eta grafikoa) berriaren urratsak eta honen gaineko komunikazio osoa modu desberdinean egitea pentsatu dugu, eta beti bezala, azken txanparako utzi barik, hasiera-hasieratik, prozesu guztiaren berri Interneten emango dugu. Horretarako, Goienkaria berritzen bloga jarri dugu abian.
Esperimentuak interesgarria ematen du, ala? Nik, bietan idatziko dut, han eta hemen. Han, bulego orduetan eta hemen, lanetik kanpoko ikuspegitik. Ikusiko dugu zer irteten duen..
Erantzunak
Oso idea ona! Jarraituko dugu aldaketak.
Nork: Siberia-GTZ.2005/11/18 09:03:40.069 GMT+1