Blogari euskaldunen lehenengo besta antolatzeko deia egin da. Blog euskalduna dugunok, elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko aukera izango dugu hurrengo apirilaren 17an. Blogari batzuen artean komentatu izan da kontu hau azken asteotan, eta Espaloia Elgetako Kafe Antzokiak hartu du ekimena bere gain.
- Lekua: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia.
- Eguna: Apirilak 17, domeka. Hauteskunde eguna.
- Ordua: 18:30ean.
- Nori zuzendua: Bloga duen guztiei edo interesa dutenei.
Jendea animatuta dabil eta honez gero ereserkia eta guzti dago Patxitraperok eginda.
Oso gustura jasoko genueko topaketa horretan Eibar inguruan Munduaren dominaziorako duten plan malefikoen berri.
Gauzak horrela jarri badira, patroiren bat izan beharko dugu ba blogariok? Nire proposamena: San Jarioa edo Jario Deuna.
Topaketaren gaineko informazio guztia orri ofizialean aurki daiteke.
Erantzunak
Aupa Goio. Pozten naz, hemen Euskadin gero ta blogger gehiago izateaz. Nirea idazteko Typepad ezaguna erabili dot, baina nahiako neuke euskeraz dagoen bat erabiltzea. Zure plataforma oso gogokoa dot, ba al dago saiatzeko modurik?
Nork: felix gerenabarrena.2005/03/18 21:04:46.605 GMT+1
http://www.felixgerena.com
Aupa, Felix
Bloga euskaraz nahi duzula?
Jo www.goiena.net/blogak eta bertan badago aukera egiteko.
Animo eta aurrera!
Nork: Goio Arana.2005/03/19 16:08:46.127 GMT+1
Oso ongi dagobaina bratpiten argazkiak falta dira
Nork: idaiona.2005/12/19 09:42:15.099 GMT+1
uydtewciurk
Oso ongi dagobaina bratpiten argazkiak falta dira
Nork: idaiona.2005/12/19 09:42:20.258 GMT+1
uydtewciurk
Oso ongi dagobaina bratpiten argazkiak falta dira
Nork: idaiona.2005/12/19 09:42:23.449 GMT+1
uydtewciurk
martxi tope fuertea da donek novioa dauuka
Nork: igone.2005/12/19 09:46:14.175 GMT+1
t44jykkfgb