Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/11 23:28:30.134 GMT+2

Carrefour. Biki kosmikoak?

Microsiervos webgunean sareratu berri dute artikulu hau: Un logo horrible y mal hecho eta, mezuaren osagarri bezala, pasa den abuztuko 31ko beste artikulu honekin egiten dute lotura: Logos horribles y mal hechos.

Esteka horretan klik egin eta irudian ikusten duzuen pantaila ikaragarri hau agertu zait...

Ba, horixe, pasa-pasa eginda geratu naizela. Nik, hile honen hasieran ikusitako "Argi" berdin-berdina ikusi zuela artikuluaren egileak pasa den abuztuaren 31n!

Eta ez hau bakarrik, azkenean, ez argitaratzea erabaki nuen baina, Microsiervos-ekoak egin duen bezala, nik "C" hori ikusten laguntzeko, oso antzeko marrazki bat nuen prestatuta...

Zelan ulertu hau guztia? Biki kosmikoak ote gara? Hain dira antzekoak artikulu biak... eta, bene-benetan, abuztuko mezua gaur arte ikusi barik nuela...

Mulder, Scully, lagundu!

Nork: Goio Arana.2005/10/11 23:28:30.134 GMT+2
Etiketak: diseinua | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Horri sinkronizitatea deitzen diote batzuk. Zerbaiten esanahi? Kontatuko diguzu.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/10/12 23:38:24.513 GMT+2
www.euskonomia.com

Aipatutako mezu horren erantzun mordoen artean, sorpresatxo hau zegoen: FedEx bidalketa azkarrearen enpresaren gezitxo gordea

Benetan bitxia. Oraina are ikusi barik nuen gezitxoa!

Esteka horretan diseinugilerekin egindako elkarrizketa dago.

Nork: Goio Arana.2005/10/13 11:17:58.750 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak