Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/07 18:24:58.459 GMT+2

ÑH02 diseinu lehiaketan,"Goienkaria" finalista

Ordu gutxi dela eman da jakitera ÑH02 egunkarien diseinu eta on-line argitalpenen lehiaketaren irabazleen izenak. Lehiaketa hau, SND-E (Society for News Design-eko Espainiako atala) elkarteak antolatzen du eta aurtengoa bigarren edizioa izan da.

Atal nagusian, 20.000 aleko tirada baino txikiagoko kategorian, hain zuzen, Goienkaria finalista geratu da, gainera, bestelako atalen artean zilarrezko domina bat eta bi aipamen jaso ditu astekari euskaldunak.

Hauxek izan dira prentsa idatzian irabazle nagusiak:

50.000 aleko baino tirada handiagoa

  • Irabazlea: *Diário de Noticias* (Lisboa).
  • Finalistak: *El Periódico (Bartzelona) eta El Correo* (Bilbo).

20.000 eta 50.000 ale arteko tirada

  • Irabazlea: Sur (Malaga)

20.000 ale baino tirada txikiagoa

  • Irabazlea: O Independente (Lisboa)
  • Finalista: Goienkaria (Debagoiena)

Sareko mendioen artean, berriz, elpais.es-ek irabazi du sari nagusia eta bestelako aipamen mordoa. Internetekonen artean ez da ageri euskarazko webgunerik ezta Euskal Herrian egindakorik. Gogoratu, iaz, Goiena.net-ek aipamena jaso zuela lehiaketa honetan.

Ez da izan oraingoa lehen aldia nazioarteko aipamena eta sariak jasotzen dituela Goienkariak. Oraingoak, gainera, oso momentu berezian datozte, laster hasiko dira-eta Arteman eta Goienaren arteko lanak astekaria goitik behera birdiseinatzeko.

ÑH02 lehiaketaren sari banaketarekin batera kongresua egingo da Lisboan, azaroaren 16tik 18ra. Lehiaketaren edo kongresuaren gaineko informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

Iruditan, Iñaki Iturbe diseinugile bergararrak Goienka2a kultura atalerako egindako saritutako bi lan.

Nork: Goio Arana.2005/10/07 18:24:58.459 GMT+2
Etiketak: prentsa diseinua | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Oso albiste ona da Goienkaria-n dihardugun guztiondako. Zorionak diseinatzaileei! Onenak zarete!

Nork: Leire.2005/10/07 21:15:55.608 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Guk bai suertea, holako artistekin lan egiteagatik! Zorionak, artistak!

Nork: Marijo.2005/10/08 14:47:10.556 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/marijo

Errenferentziak:

...L. Goienkariak zenbait sari jaso izan ditu prentsa diseinuan. Eraginik izan al du zure eta zure lankideen lanean sariak jaso izanak? G. Bai, duda b...

Erreferentzia:  Broute™ Magazine» Blog Archive » Goio Arana, esperientzia bide berrien bila 2006/11/29 01:56:40.601 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak