Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/22 22:42:53.728 GMT+2

Zakil design

Logo desegokien adibideak klasiko bat bilakatu dira, honez gero, sarean.

Batera eta bestera, akaso, gehien zabaldu diren bi adibideak batere fidagarria ez den pediatrarena eta bete-betean ikerketetara dedikatzen den zentruarena izan daitezke... portzierto, bigarren honetan ikus daiteken marrazkia pagoda bat omen da!

Aipatutako bi logoak, nik, Microsiervos.com blog famatu eta sarituan ikusi nituen aspalditxo. Ba, oraingoan eta blog berdinean, oso lotura interesgarria dago Zakil logo lehiaketa batera.

Benetan, harrigarria da logoa aukeratzerakoan enpresa eta erakundeen arduradun batzuk zein "inozentzioak" diren... hori bai zakil festa!

Baina, ez dago hain urrun ere joan beharrik... geurean, eta logorik ez badut (oraindik) jiratu, badaude, zakil design-en adibide itxurosoak ere. Ikusi, bestela...

Joan argazki honekin goian aipatu dugun pagoda horren ate aurrera eta hasi esplikatzen: "beno,... gure ohitura zaharrak... herri kirolak... ez da hasiera baten ematen duena... izan ere, marrazkian agertzen den morroskoa egiten ari dena da 300 kiloko (!) harria altxatzen...". Sinistuko dizute, seguru nago.

Nork: Goio Arana.2005/06/22 22:42:53.728 GMT+2
Etiketak: umorea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ja,ja,ja.

Oso onak ikus daitezkeen logoak eta oso mezua. Gora Superbai!

Nork: Asun.2005/06/23 09:03:04.404 GMT+2

Hemen inguran ikusi dudan zakil-logo hoberena, Bilboko Feria de muestras zaharreko logoa: www.teowins.net/ images/feria/BILBAO.gif

Nork: Iker.2005/06/29 10:42:49.484 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak