Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/11 18:10:32.388 GMT+2

Mezu-kate musikala

Etxeko lan zaila jarri zidan Gari Teknosexsualak : esanahi berezia duten bost abesti apartatu eta mezu-kate honekin jarraitzea.

Majo kostata baina, azkenean lortu dut (hori posible bada!) nire bizitza musikala bost abestietan konprimitzea. Hauexek dira aukeratuak:

Heroes. David Bowie

Abesti hau da, bakarra, inongo zalantza barik jarri dudana zerrenda honetan. Bere alde dauka gainera, urte hauetan egin diren ehundaka bertsio eder. Zuzenean entzun dudan azkena, Split-77 taldearena, portzierto, zoragarria.

Bidegurutzean. Gari

Hertzainak banandu eta gero, oso gustura hartu nituen Gariren lehenengo bi diskoak. Emozioz betetako abestia.

I will survive. Gloria Gaynor

Beti, ongi etorria. Ez naiz inoiz aspertu abesti hau entzuteaz. Lehenengo doinuak entzuteaz bat bihotza poztu egiten zait. Musikoterapia?

Hombres. Fangoria

Fangoriak, oso abesti onak eta aldi berean desberdinak ditu: ilunak, handinahi betetako technoa, lirikoak, barrakero samarrak,... "Hombres" taldearen onena erakusten du. Me encanta.

Ene begiek. Ruper Ordorika

Ez da gauza erraza hain hitz ederrak eta hain musika polita abesti baten elkarrekin aurkitzea... honetan, lortu dute.

Eta nik marroia, hurrengo hauei pasatzen diet:

Hamaika Edorta Arana.

Faroa Joxe Aranzabal.

Reala Eneko Azkarate.

Piperrautsa Mikel Irizar.

Mathiasen kopilotua Edu Mendibil.

Nork: Goio Arana.2005/06/11 18:10:32.388 GMT+2
Etiketak: burutazioak diseinua | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Aupa Goio,

Ez naiz batere kateen zalea, baina hemen duzu eskatutakoaren erantzuna

Ondo segi.

Nork: edu.2005/06/13 13:05:46.857 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/edu

Ostia, barkatu!

Hau zen erantzun zuzena

Aste ona izan, Goio.

Nork: edu.2005/06/13 13:09:09.437 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/edu

Aupa Goio.

Aukeratu ditut gustukoak ditudan bost kantu.

Eta, zerrendatuaz bat konturatu naiz entzuteko baino kantatzeko erabiltzen ditudala gehiagotan.

Ohartu naiz, baita ere, bat kenduta, gainontzekoek erritmu pausatua eta melankoniatsua dutela.

Zein kantu eta zergatik aukeratu ditudan jakin gura izanez gero irakurri Hamaika, nire blogean.

Nork: Edorta Arana.2005/06/14 16:53:37.241 GMT+2

Errenferentziak:

...rta bat. G. Gustukoak turkesa edo laranja koloreak ditut, baina, urdin iluna da &8220;inoiz kale egiten ez dizun&8221; horietarikoa. L. Zure musika zaletasunak ezagutarazi zenizkigun behin. RIP ta...

Erreferentzia:  Broute™ Magazine» Blog Archive » Goio Arana, esperientzia bide berrien bila 2006/11/29 01:57:31.982 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak