Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/10 12:28:47.953 GMT+2

Aldizkarien azalak egiteko osagai berria

Aldizkari batendako azal on bat egitea, bakailaoa pil-pilean egitea bezala da: osagai gutxi behar izaten da baina, kalitate handikoak.

Begira, zelako gauza gutxi behar den azala osatzeko:

  • Irudi on bat (edo batzuk, kasuaren arabera).
  • Tipografia egokia.
  • Izenburu aproposa.

Gero, bakailaoa egiterakoan bezala sukaldari-diseinugile bakoitzak bere ikututxoa emango dio, eta horrela, osagarri berdinak erabili arren, ez daude bi azal (edo bi bakailao) gustu berdinekoak... Jakina, hiru osagai hauetatik bateren batek kale egiten badu, hala nola, beste biekin bete behar izaten da utzitako hutsunea...

Baina, Deia egunkariko Tele gehigarriko azken aurreko azala ikusi eta gero, beste osagai bat gehitu beharko diogu aurreko zerrendari:

  • Umorea!

Hau da, azken aldian ikusi dudan izenbururik barregarri eta inuzenteena. Nori okurrituko ote zitzaion izenburu hori? Zeri begira egongo ote zen? Konturatuko ote zen, honez gero, egindakoarekin?

Oso ona. Eskerrik asko.

Nork: Goio Arana.2005/06/10 12:28:47.953 GMT+2
Etiketak: umorea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez da bakarrik asmatu zuena... portada hori hainbat esku eta begitik pasatuko zen argitara irten aurretik. Konturatuko ote ziren horiek ere?

Ona da, bai!

Nork: Leire.2005/06/10 12:36:06.808 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Jode! Kriston barriak egin dittut. Edarra!

Nork: Iban .2005/06/10 14:27:49.986 GMT+2
www.espaloia.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak