2011/11/06 15:50:10.443 GMT+1
1998. urtean egindako Herri komunikabideei buruzko III. jardunaldien hitzaldiak
Jardunaldi haiek Arrasaten egin ziren, 1998ko azaroaren 27 eta 28an. Ordurako, herri aldizkariek 10 urte beteak zuten, eta unea zen mugimendu hura sendotzeko, horregatik jardunaldien leloa hurrengoa izan zen: Kalitatearen ordua.
Pentsatu dut, hain dokumentu zaharra izanik ezin izango nuela ireki, baina, bai! Liburu originala QuarkXPress matekazio programan eginda egon arren, InDesign programarekin ireki eta PDFak egin ahal izan ditut.
Bi dokumentu jarri ditut sarean. Lehenean, liburu osoa dago, bertan hitzaldi denak daude jasota. Bigarrenean, aldiz, nik jardunaldi haietan emandako hitzaldia: Diseinuan ere kalitatea (jardunaldien leloari erreparatuta, begi bistakoa da ez nuela larregi nekatu burua hitzaldiari izena jartzerakoan!).
Nire hitzaldiak zati nagusi izan zituen. Lehenean, herri aldizkarien diseinua eta diseinugileen profila jorratu nuen. Bigarrenean, gainbegiratua egin nion Arrasate Press aldizkariak izandako ibilbide grafikoari. Urteak pasatu dira, baina nago orduan esandako guztiak ez direla zaharkituta geratu...
Akaso, bateren bati, inoiz, zerbaitetarako, ondo etorriko zaizkio.
Hemen duzue dokumentuok:
Nork: Goio Arana.2011/11/06 15:50:10.443 GMT+1
Etiketak:
herri-komunikabideak
arko
jardunaldiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/03/03 15:12:41.876 GMT+1
Debagoiena, gaur egun

Argazkiak.org | Debagoiena, gaur egun © cc-by-sa: goioarana
Nork: goioarana.2010/03/03 15:12:41.876 GMT+1
Etiketak:
obrak
debagoiena
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/15 21:31:46.957 GMT+1
Nafarroa hitz batean definitu nahian
Lehiaketa horretan binaka jokatzen da. Batetik, diru bila doan lehiakidea
dago eta, bestetik, hari
laguntzeko, pertsonai
ezagun bat (kirolari, artista edo musikariren bat). Jokoaren nondik
norakoa hauxe da: kide bati hitz bat erakusten zaio eta, berba bakarra
erabilita, segundo gutxitan, besteari azaldu egin behar dio kontzeptua. Adibidez,
niri “Katua” hitza eman eta nik bikotekideari “Miau” esan, horrekin erraz
asmatuko luke “Katua” dela password ezkutua.
Pasa den
osteguneko bikotekideak ziren Julian Lopez Muchachada Nui saioko umorista eta izena esaterik
ez dudan neska gazte bat
(hasita zegoen saioa eta ezin izan nuen lehiakidearen izena aditu. Pena).
Ageri da pantailan
azken password-a: NAVARRA.
— Lehiakideak: mmm, mmm.
Eta momentu
horretan burutu zuen neskak publikoaren aurrean aspaldian ikusi dudan ekintza
heroikoena: Espainiako milaka eta milaka ikusleen aurrean, inmolazioa.
Politikari, hedabide, aisialdi eta industria kulturalaren diskurtso bateratzaileari
aurre eginez, heroien bidea hartu zuen neskak eta Navarrarekin lotzea debekatuta dagoen
hitza bota zuen:
— Euskadi.
E-US-KA-DI!? Ezin nuen sinetsi! Arrapataka, argazki kamera zorrotik atera eta etorkizuneko belaunaldikoei erakusteko argazkia atera nion.


Bi segundo
faltan…
— Artista
gonbidatuak: eeeh, eeh, eh…
...eta txirrinak jo zuen. Aurkezleak "denbora!" esan zuen, publikoak "oooooh!" eta, nola ez, txalo zaparrada jo zuten.
Ez zen
erantzunik entzun! Sari handirik gabeko Slumdog millionaire espainiarra! Neskak ez
zuen froga gainditu; eraman zituen ordura arte pilatutako 5.000 euroak eta,
zer edo zertarako balio badu, nire betiko miresmena.
Zoragarria izan zen. Ez dakit zergatik egin zuen hautu hori. Ez jakintasunagatik? urduritasunagatik? espainiarra izan arren gutarra ere badelako? Ezin jakin.
Telebista showaren bihotzean tinko jotzeagatik atondu berri den Pop Ikonoen Aldare Euskaldunean txokotxoa irabazia duela uste dut. Hemendik aurrera, urtarrilaren 14etan erromesaldi birtuala egin eta kandela gorria piztuko diot lehiakide ezezagunari. Ohorea zuri.
Nork: Goio Arana.2010/01/15 21:31:46.957 GMT+1
Etiketak:
cuatro
lehiaketa
password
nafarroa
euskadi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2009/09/23 16:56:57.413 GMT+2
Ezohiko irudia MUko ikasturtearen hasiera ekitaldian
Mondragon Unibertsitateak gaur eman dio 2009-10 ikasturteari hasiera modu ofizialean. Eskoriatzako HUHEZI fakultatean egindako hasiera ekitaldian hizlariak izan dira: Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Isabel Celáa Hezkuntza sailburua, Javier Sotil MUko lehendakaria, Josu Zabala MUKo errektorea, Aitor Zuberogoitia HUHEZIko irakaslea eta Idoia Peñakoba, MUko idazkari nagusia.
Bilduma honetan ikus daiteke ekitaldian egindako argazki sorta, baina bitxiena parean tokatu zaidan une hau:

Argazkiak.org | Lopez, Pierrugues eta Lasagabaster © cc-by-sa: goioarana Irudian, Patxi Lopez lehendakaria, Iñaki Pierrugues Eskoriatzako PSE-EEko zinegotzia eta Pedro Lasagabaster Eskoriatzako ANV-EAEko alkatea, elkarrizketan.
Nork: goioarana.2009/09/23 16:56:57.413 GMT+2
Etiketak:
mu
pse-ee
anv
politika
elkarrizketa
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
2009/09/17 11:13:46.607 GMT+2
Mondra futbol-taldeko azken fitxaketak
“Indarra izatea eta zelaian ondo mugitzen jakitea” izan daitezke 2009-10 denboraldirako Mondra futbol-taldeak egin dituen hiru fitxaketen ezaugarririk aipagarrienak.
Argazkian, taldekide berriak Arrasateko Atxabalpe futbol-zelaian.

Argazkiak.org | Mondra futbol taldeko azken hiru fitxaketak © cc-by-sa: goioarana
Nork: goioarana.2009/09/17 11:13:46.607 GMT+2
Etiketak:
wtf
weno
fitxaketak
futbola
mondra
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/13 09:16:13.532 GMT+1
"Ez da zure laranja erdia, zure zukugailua baizik"

Argazkiak.org | Martxoak 8 © cc-by-sa: goioarana
Emakumeen nazioarteko egunaren bueltan lelo ugari ikusteko aukera izan dugu prentsan argitaratutako iragarkietan eta kaleetako pankartetan. Zabaldutako mezuak politikoki oso zuzenak eta, adierazkorragoak egin nahian, harridura edo galdera markez josita etorri dira:
- Emakunde: Emakumeak greban. Gertatuko balitz?
- ELA: Geure buruaren jabe!
- LAB: Euren krisia... emakumeon borrokarako aukera!
- ESK eta EILAS: Emakumeok beti krisialdian.
- PSE-EE: Oztoporik gabe.
- EA: Emakumea, esparru guztiak zabalik!
- Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendaritza: Guk ere aurpegia ematen dugu.
- Arabako Diputazioa: Zure ahotsa entzunarazi!
- Gasteizko udala: Emakume guztiok gaude? Berdintasunean gaude?
- Deja la balleta. Coje la metralleta.
- Zelulitisa daukat, eta?
- La talla 38 me aprieta el txotxo.
- Ez da zure laranja erdia, zure zukugailua baizik.
- El amor no es la hostia.
- Ni naiz nire laranja osoa.
- Barbie debe morir.
(Sustatu.com-en argitaratuta).
Nork: Goio A.2009/03/13 09:16:13.532 GMT+1
Etiketak:
kartelak
pintadak
martxoak-8
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/27 08:00:00.820 GMT+1
Errumaniarrak Arrasaten
Ikerkuntza teknologikoa bultzatzeko egiten ari diren Garaia Berrikuntza Gunearen eta hasiberri diren Olandixoko saihesbidearen arteko eremuan luze daramate kanpatuta Errumaniatik etorritako ijito koadrila.
Urriko eguerdi eguzkitsu batean arrimatu nintzen kanpalekura argazkiak egiteko asmoarekin. Lau emakume aurkitu nituen bertan bazkaria prestatzen eta, berehala onartu zuten argazkietan irtetea.
Argazkiekin hastear nengoela lauetariko batek, "egon momentu batean" esan, kanpin-dendara sartu eta etxean egoteko moduko kamiseta erantzi eta gustukoago bat jantzita bueltatu zen: I love Tokyo. Polita izan zen. Kale gorrian bizi arren ez dute neska errumaniar horiek eder agertzeko gogorik galdu. Gainera, begi-bistakoa zen trastu zahar eta pinu-apea artean bizi arren, handik eta hemendik lortutako gauzekin kanpamenduari etxe-giroa ematen ahalegindu direla.
Bestelako kontua izan zen gizonezkoak agertu zirenenen: haiek ez zuten ez barriketarako ezta argazkietarako umorerik. Neskei eskerrak emateko ia asti barik alde egin behar izan nuen.
Argazkiak egin nuenetik ez du ia atertu eta euria bota eta bota dabil. Ez da gero gozoa izan behar...
Egun horretako irudi gehiago hemen eta hemen jarri ditut.
Nork: Goio A.2008/11/27 08:00:00.820 GMT+1
Etiketak:
errumaniarrak
arrasate
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/15 11:01:46.284 GMT+2
Goienkaria eta Goiena.net-en gaineko txostenak
Nork: Goio A..2008/09/15 11:01:46.284 GMT+2
Etiketak:
goiena net
goienkaria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/28 22:51:44.020 GMT+1
"El País" izan behar zuena
Oso jardunaldi gomendagarriak izaten dira. Lehiaketako irabazleei sariak emateaz gain (Goienkaria-k sari ugari irabazi izan du lehiaketa horretan) hitzaldiak, aurkezpenak eta mahainguru interesgarriak egoten dira kongresu horretan.
Irakurri dudanagatik El País egunkariaren "birdiseinua" izan omen da gai aipagarrienetariko bat.
Argazki bitxi hau Maquetadores blogean sareratu dute. Bertan ikusten da nolakoa "izan behar zuen" El País-en diseinu berria, hau da, nolako zen Palmer&Watson diseinugile talde eskoziarrak egindako proposamen grafikoa. Antzik ere ez gerora egin behar izan zutenarekin!
Jardunaldietan esandakoaz edo El País aferean interesatuta zaudenok informazio mordoa duzue Cuatro tipos blogean.
Nork: goioarana.2007/11/28 22:51:44.020 GMT+1
Etiketak:
el-pais
prentsa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/27 19:54:56.662 GMT+1
Iragarkiak hil du telebistako izarra
Egongelaren ondoko geletako pantailetatik etorri omen zaio lehia handia telebistari baina, telebistak berak (edo, hobeto esanda arduradunek eta programatzaileek) izango du (dute) galera horretan erru zatiren bat, ala?
Programa txar asko eta publizitate larregi: nahaste inposiblea!
Ez da, segurutik, bakarra izango baina, publizitatea da, gaur egun, telebistak duen etsairik handi eta arriskutsuenetariko bat. Guztien artean, jakina, iragarki ugari dago ikusteko modukoak baina, hainbeste jarraian (eta hainbestetan) botata!
Saio interesgarria bada ere zaila egiten da publizitateak eta kateen auto-publizitateek etengabe egiten dituzten mozketa horiek eramatea, atera kontuak programa txarra izanda!
Bitxikeri bat. Gutxi es mucho euskararen aldeko kanpainako iragarkiak ez ditut behin ere telebistan ikusi. Iragarki horiek Interneten ikusi ditut, nik nahi izan dudalako eta nik nahi izan dudan unean.
Aitortu beharrean nago Ukan birusaren kontra hamaika eta bi bota eta gero, asko gustatu zaizkidala kanpaina horretarako egindako spot-ak. Antzera gertatu zaio aspaldiko lagun honi.
Horrelako zer edo zer behar du telebistak: "Iragarki gutxi es mucho". Publizitatea gozatzeko gogoa piztu. Bestela, bereak egin du.
Nork: Goio A.2007/11/27 19:54:56.662 GMT+1
Etiketak:
telebista
publizitatea
ukan
birusa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)