Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/10 16:26:18.621 GMT+2

Santos: "Realeko jokalariek argi izan behar dute oso zaila dela lehen taldera iristea"

Laurogeiko hamarkadako Realaren izpiritua berreskuratzea, jokalariek lorpenengatik eta pizgarrien arabera kobratzea, eta gardentasun ekonomikoa dira Migel Santosen egitasmoaren ildo nagusiak gaurko agerraldian aditzera eman duen arabera.

Santosek bere kandidatura osatuko dutenen izenak eman ditu ezagutzera: Koldo Almandoz abokatua, Malvido gaur egungo zuzendaritza batzordekoa, Mardaras Eibarreko presidente ohia, Edu Malagon EHUko irakaslea, Fernando Ramirez Bidasoako presidente ordea, KarpinÂ…, denak ere hainbat alorreko profesionalak.

Gizarte arloa, ekonomikoa eta kirolekoa izango dira Santosen proiektuaren hiru ardatz nagusiak. Bakoitzetik hainbat konpromiso eta helburu aipatu ditu.

"Ez dezatela inolako zalantzarik izan Realeko bazkide edo akziodunek, auditoria bat egingo dugula irabazten badugu, elkartearen benetako egoera ekonomikoa zein den jakiteko".

Gardentasuna

"Egoera ekonomikoak behartuta kapital handitzea beharrezkoa dela uste badugu, akziodunen iritzia jakiteko hauteskundeak egingo ditugu".

Kapital handitzea

"Nahiko nuke Realaren ondasunak ugariak izatea, horrek aberastasuna emango liokeelako; horregatik, gustatuko litzaidake futbol zelaiaren jabe izatea, Anoetarena edo beste batena, baina jabetza Realak izatea".

Patrimonioa

"Realeko harrobiko jokalariek argi eduki behar dute osoa zaila dela lehen taldera iristea eta, lortu nahi badute, gogor lan egin beharko dutela".

Lehiakortasuna

"Ipar Euskal Herria hortxe dago eta horri etekina eta errentagarritasuna atera behar diogu".

Iparraldea

"Athletic edo Osasunarekiko lehia futbol zelaian eman behar da eta ez bulegoetan, zuzendaritzetan edo zaleen artean".

Euskal taldeen arteko lehia

"Errege Kopa eta UEFA dira helburuak eta hori lortzeko partiduak galtzeak ez du ezertarako balio, eta berdinketak oso gutxi. Jokalariak astero-astero irabaztera atera behar gara zelaira".

Kirol helburuak

Nork: Eneko Azkarate.2005/06/10 16:26:18.621 GMT+2
Etiketak: hautagaiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak