Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/09 19:12:52.853 GMT+2

Denon Erreala: "Etorkizun hurbilean, jokalariak saldu beharko ditugu, defizitari aurre egiteko"

Denon Erreala plataformak gaur aurkeztu ditu bere egitasmoaren ildo nagusiak. Diru kontuetan erreparatu diote Fuentesen kandidaturakoek gaurko agerraldian.

Esan dute, lehendakaritza lortuz gero, Realaren defizit estrukturala dela-eta (gastuak sarrerak baino handiagoak dira), etorkizun hurbilean, "jokalariak saldu beharra izango dutela aurrekontua orekatzeko". Edozelan ere, erabaki hori hartu aurretik, gastuak murrizten saiatuko direla aurreratu dute.

Saldu beharra

Irabazten badute, lehenengo-lehenengo auditoria bat egingo dutela aurreratu dute, jakiteko zein den elkartearen benetako egoera ekonomikoa.

Auditoria

Bestalde, harrobiari garrantzia handia emango diotela azpimarratu dute, baina kalitatezko eta errendimendu handia emango luketen kanpoko jokalarien fitxaketari uko egin barik.

Harrobiaren alde

Fuentesek adierazi du jakin nahiko lukeela oraingo zuzendaritza batzordeak kontrolatzen dituen hainbat akzio noren alde agertuko diren hauteskunde prozesuan, antza, Santos hautagaiaren aldeko direlako.

Bestalde, Iñaki Alabak, Denon Errealak irabazten badu arlo instituzionalaz arduratuko denak, Migel Santos kritikatu du esanaz, ez dela ulergarria orain dela lau urte Osasunaren presidente izateko hautagaia izan zena, orain Realeko presidente izateko aurkeztea: "Realeko etorkizuneko zuzendaritzak Reala barren-barrenean sentitu eta maite behar ditu" esan du.

Santosi kritikak

Denon Errealako kandidatuak une honetan Oñatin dihardute euren egitasmoa azaltzen. Aloña Mendiren egoitza nagusian dira. Bestalde, bihar Bergaran izango dira, 19:00etan Pertxa elkartean.

Debagoienean

Nork: Eneko Azkarate.2005/06/09 19:12:52.853 GMT+2
Etiketak: hautagaiak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Txikikeria bat da, nahi baduzue, baina niretzat badu bere garrantzia: Denonerreala izena ikusi dut orain arte, eta halakoak berehala trabatzen zaizkit eztarrian. Orain, testu honetan behintzat, Denon Erreala izen normalagoa ikusi dut (baina gaurko Berrian begiratu eta Denonerreala). Nola da kontua?

Izenanoladu? Realdetodos?

(Badaezpada, esan dezadan, segitzen dudan apurrarekin -eta lehenik eta behin osasunazalea banaiz ere-, hautagaietan egokien ikusten ditudanak jokalari izandako hauek direla, baina... lehendakarigaiak ez badu euskaraz egiten, eta izenarekin halako lukainka egiten badute...).

Nork: Igor Ingo.2005/06/10 10:06:17.535 GMT+2
http://www.lacoctelera.com/igorringo

Egia esaten badizut, bietara idatzita irakurri dut, baita Berria-n bertan ere. Eta ez dakit zein den egokia. Plataformakoek, Denonerreala idazten dute eta logoan horrela agertzen da, batera idatzita. Ez dakit, bada, hedabideetan idazteko zein den modu egokiena.

Bestalde, aurreko batean esan nizuen Fuentesek ez zuela euskara menderatzen, ez publikoan egiteko moduan, behintzat. Baina, atzoko agerraldian ETBko mikrofonoaren aurrean, euskaraz egin zituen adierazpenak, korte laburra bazen ere. Akaso bere emazte Elena Azpeitia ETBko kazetariak hartuko zizkion adierazpenak eta, akaso, harekin ibiliko da ikasten.

Nork: Eneko Azkarate.2005/06/10 10:47:45.727 GMT+2
%00

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak