Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/09 09:57:42.949 GMT+2

Kirola, politika, hedabideak, negozioak…

Hortik zehar irakur eta entzun daitekeenez, Astiazaran, Realeko oraingo presidentea, EAJren hautagaia izan zen aurreko hauteskundeetan. Gibelalde eta Gallo izan ziren Astiazaranen lehiakideak hauteskunde haietan.

Astiazaranen agintaldian, Realak Localia Gipuzkoa telebista kateari (Prisa taldea) saldu dio Realaren gaineko informazioa lantzeko tratu berezia, Canal Real Sociedad, Reala Telebista saioaren bidez. Tratu berezi hori Vocento taldeko Tele Donostiren kaltetan joan da. Bestalde, Deia egunkariak azkenaldian Realaren gaineko oso informazio ona darabil eta igartzen da harreman on "bereziak" dituela zuzendaritzarekin, fitxaketen gaineko berrien-eta informazioari dagokienean.

Historikoki DV-k izan ditu Realaren kontu guztien gaineko esklusibak eta informazio "pribilegiatuak". Azken agintaldian, ez, ordea. Eta hori ordaindu egin du Astizaranek, DV-k kanpaina gogorra egin duelako denboraldi honetan Astiazaranen aurka eta editorial ugari idatzi dituelako Realaren gainbeheraren gainean.

Mezua garbia da: aizue Realeko agintariok, kontuz gero DV-rekin… Nirekin edo nire kontra! Badakizue, business-ak…

Ikusitakoak ikusita, hortik zehar entzun eta irakur daitekeenez, oraingoan jeltzaleek ez ei dute apustu garbirik egin hautagai baten alde. Izan ere, hiru hautagaien plataformetan ei doaz jeltzaleen gertukoak direnak.

Nork: Eneko Azkarate.2005/06/09 09:57:42.949 GMT+2
Etiketak: hautagaiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak