Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/01 10:03:28.922 GMT+2

Astiazaranen azken oinordetza

Gaur aurkeztuko du Athletic-ek Iban Zubiaurre jokalaria. Mendarokoa da Zubiaurre eta 22 urte ditu. Espainiako selekzioan ibili da gazte mailan. Azken denboraldian Amorrorturekin partidu asko jokatu ditu Lopez Rekarteri postua kendu diolarik. Zubiaurre Realeko jokalaria izan da atzo arte, baina, behin kontratua amaituta, txuri-gorriek fitxatu dute.

Realean diote kontratua urtebetez automatikoki luzatzeko ahalmena duela, kontratuan idatzita dagoen klausula baten bidez. Astiazaranen kontseiluak esan du Athletic-eko inor ez dela harremanetan jarri eurekin Zubiaurre fitxatzeko.

Ederra utzi diote Fuentesi eta bere administrazio kontseiluari. Nihatekin, Artetarekin eta ez dakit zenbateko zorrekin nahikoa ez eta orain, kargua hartzeko bezperan, hedabideek atzoko bozketetan helarazitako zurrumurru baten bidez enteratu dira taldeko harribitxietako bat albokoak fitxatu duela.

Ederra patata

Zertan ibili dira azken hilabeteotan Astiazaran, Olabe eta bere administrazio kontseilua? Nihati kontratua berritzeko edo, saldu nahi bazuten, ganoraz saltzeko gauza ez dira izan; Artetarekin hor dabiltza Evertoni ezin saldu. Eta orain hau: ezin eutsi etorkizun oparoenetakoa daukan Realeko harrobiko jokalaria? Dirurik jaso barik ospa egiten utzi? Hauxe izan da Astiazaranen azken oinordetza. Penagarria.

Lamikizen jokabidea oso zintzoa ere ez da izan, ba. Reala egoera berezia bizitzen zebilela, hauteskunde prozesuan murgilduta zegoela eta administrazio kontseilu berria uztailera arte lanean hasiko ez zela aprobetxatu du Realeko jokalari gaztea fitxatzeko. Arratek Etxeberriarekin egin zuen moduan, Lamikizek Zubiaurrekin.

Eta Lakimiz?

Hala ere, txuri-gorriak ez dira errudun. Erruduna Reala da, eta baita jokalariaren edo honen agentearen diru nahia. Astiazaranek dauka hauteskunde prozesua hain berandu egitearen erantzukizuna. Hilabete lehenago egin izan balira bozketak, presidente eta administrazio kontseilu berriak hainbat erabaki (Zubiaurrerekin, Nihatekin edo Artetarekin zer egin) hartu ahal izango lituzke. Orain zer?

Errua Realarena da

Nork: Eneko Azkarate.2005/07/01 10:03:28.922 GMT+2
Etiketak: hautagaiak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Esan dezadan, lehenik eta behin, ezin ulertu ditudala horrelako egoerak. Aurten lehen mailan hainbat partidu jokatu dituen jokalari bati kontratua amaitzen zaio. Taldeak dio berez luzatzen zaiola urtebeterako; jokalariak (eta ordezkariak), berriz, amaitzen dela eta kito; horretan daudela, beste talde batek eskaintza egiten dio eta fitxatzen du.

Nire galderak. Realak egin dio jokalariari eskaintza zehatzik tarte honetan? Jokalaria, Athleticen eskaintza izanda, Realari ezer esan gabe egon da? Athleticekoak Realekoei ezer esan gabe egon dira?

Jokalariak, itxura denez, joan egin nahi zuen. Athletizaleak omen familian, nonbait irakurri dudanez. Bada, joan nahi badu, joan dadila. Baina niri behintzat ez zait joko garbia iruditzen.

PD: Osasunazalea naiz ni.

Nork: Igor.2005/07/01 14:36:03.378 GMT+2
http://www.lacoctelera.com/igorringo

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak