Asko espekulatu da Astorek nori emango ote zion babesa: Fuentesi ala Santosi. Izan ere, Astore da Realeko akziodun handiena, edo hobeto esanda, Astoreko ugazabak, Uribesalgo-eta, dira akzio gehien batzen dituztenak.
Bueno, bada, guraso onak beren seme-alabekin egin ohi duten moduan, bien artean, Fuentsen eta Santosen artean banatuko dituzte akzioak Astorekoek eta biei emango diete babesa, erdi eta erdi. 1.990 akzio dituzte denera. Hortaz, 995 emango dizkiote Fuentesi eta beste horrenbeste Santosi.
Aurreko hauteskundeetan, garaile atera diren hautagaiak babestu ditu Astorek: Uranga lehenengo eta Astiazaran orain dela lau urte. Oraingoan, ez dute baten edo bestearen alde egingo. Akaso, oso zaila delako jakitea nork irabaziko duen?
Horrela jokatuko dute Realeko hiru akziodun handienek:
Akziodun nagusien jokabidea
- Manuel Malvidok, akzio gehien batzen dituen pertsonak, Santosi emango dizkio bere 1.017 akzioak (Malvido Santosen kandidaturan doa).
- Astorek, 995 Fuentesi eta beste 995 Santosi.
- Jordi Cantillok, Fuentesi bere 571 akzioak.
Gipuzkoako egunkari nagusiak, El Diario Vasco-k ditu 125 akzio eta erabaki du ez erabiltzea. Hau da, inoren alde ez egitea, "neutraltasun informatiboari euste aldera". Orain dela lau urte ere, Astiazaran atera zenean Realeko presidente, ez zuen hiru hautagaietako inoren alde egin; abstenitu egin zen orduan ere.
DV-k ez ditu bere 125 akzioak erabiliko
Edozelan ere, akziodun txikiek erabakiko dute nor izango den Realaren presidente berria. Izan ere, Realeko akziodun guztien %91k dauzka 9 akzio baino gutxiago.
Akziodun txikiek erabakiko dute
Guztira 65.750 akzio daude jokoan, banatuta 9.623 akziodunen artean.
Debagoienean daude 3.468 akzio.
Idatzi artikulu bat