Miguel Santosek gaur aurkeztu ditu bere kandidaturako azken hiru kideak: Galo Sanchez, Peio Etxeberria eta Nekane Arzallus. Lehenengo biak EAJko kideak dira.
Galo Sanchez, aretxabaletarra da. EAJko zinegotzia da Aretxabaletako Udalean. Fagorren dihardu lanean eta Mondran futbolean aritutakoa da.
Peio Etxeberria, Gipuzku Buru Batzarreko kide izandakoa da. Une honetan gaitasunik gabe utzi du alderdiak, arazo batzuk medio. Besteak beste, leporatu diote alderdiaren izena erabili izana Santosen aldeko akzioak eta babesa lortzeko.
EAJk prentsa ohar bat atera zuen hauteskunde prozesua hasi zenean, adierazteko askatasun osoa ematen ziela alderdikideei baten edo bestearen alde egiteko. Egun batzuk geroago, baina, Joseba Egibar, Gipuzku Buru Batzarreko presidentea, hedabideetan agertu zen Denon Errealeko bulegoaren aurrean, bere akzioak Fuentesen alde ematera zihoala.
Etxeberria Santosekin eta Egibar Fuentesekin
- Miguel Santos, jokalarien agente ohia
Santosen kandidaturako kide guztiak
- Iñaki Almandoz, abokatua.
- Valery Karpin, Realeko jokalari ohia
- Miguel Campos, Andoaingo Realeko lagunartekoa.
- Eduardi Malagon, EHUko ekonomia irakaslea
- Manuel Malvido, enpresaria eta Astiazaranen zuzendaritzakoa izandakoa
- Juan Luis Mardaras, Eibarko presidente izandakoa
- Fernando Ramirez, injineru industriala
- Iker Ubarretxena, ostalaritzako enpresaria
- Manuel Yanguas, ekonomista
- Galo Sanchez, Fagorreko langilea eta EAJko zinegotzia Aretxabaletan
- Nekane Arzalluz, abokatua
- Peio Etxeberria, GBBko kide ohia
- Miguel Ángel Fuentes, 40 urte. Enpresa-zientzietan lizentziatua. Realeko jokalaria (1987-2001).
Denon Errealekoak
- Iñaki Alkorta, 54 urte. Enpresen administratzailea.
- Jesús María Zamora, 50 urte. Realeko jokalaria 15 urtez eta futboleko teknikaria.
- Maite Salegi, 39 urte. Ekonomian lizentziatua eta enpresaria. Realeko hockey jokalari ohia.
- Iñaki Alaba, 38 urte. Banku langilea eta Realeko jokalari ohia 1989-1995).
- Jose Mari Martínez, 62 urte. Industriala eta futbolari ohia. Realeko kapitaina (1964- 1976).
- Gorka Leunda, 30 urte. Ekonomi eta enpresa zientzietan lizentziatua. Kirol aholkularia.
- María De la Peña, 46 urte. Abokatua.
- Roberto Galarraga, 43 urte. Industri antolaketako ingeniaria. Unibertsitateko irakaslea.
- Iñigo Olaizola, 39 urte. Kirol ekintzetako sustatzailea. Donosti Cup eta helduen munduko atletismo txapelketa antolatzen ditu.
- Luis Ansoalde, 59 urte. Enpresaria.
- Iñaki Ucín, 42 urte. Enpresa-zientzietan lizentziatua. Enpresaria.
- Asier Laskibar, 31 urte. Abokatua.
Idatzi artikulu bat