Realeko presidente izateko hautagai diren Fuentes, Santos eta Gibelalderi elkarrizketa egingo die Asteleheneko Goienkaria-k eta datorren astelehenean, ekainaren 13an argitaratuko dute. Elkarrizketa egiten lagundu nahi badiezue Asteleheneko Goienkaria-koei erantzun mezu honi eta ipini ezazue zer galdetu nahi diozuen hautagaiei. Ea, bada denon artean elkarrizketa interesgarri, zorrotz eta freskoa egiten dugun.
Goiena Telebistak ere saio berezia egingo du Realeko hauteskundeen inguruan. Hiru plataformetako kide banarekin mahaingurua antolatuko du datorren martitzenean, hilak 14.
Idatzi artikulu bat