Ba azkenean ezin izan nuen Miguel Santos eta Miguel Fuentesen arteko debatea ikusi eguaztenean, ETB-2an. Euskal Telebistak ez zuen asmatu deskonexioa egiten Bergaran (Bizkaia).
Gaur bazkalosteko Teleberri saioan emandako laburpenarekin konformatu behar izan naiz. Han emandako irudietan Santos erasokor azaldu da, Fuentesi hainbat galdera eginez: ea presidente izatekotan kobratuko zuen (Santosek ez zuela kobratuko esan du); presidente izateko Fuentesek beharrezko koalidadeak dituen zalantzak jarriz (bere taldeak zerrenda-buru bera izatea aukeratu badute zerbaitegatik izango dela erantzun zuen Fuentesek) Fuentes eroso ez zegoela igartzen zen irudietan.
Bere jokalari denboran bezala, jarrera defentsiboan azaltzen zen debatean, soken kontra egoten diren boxeolarien antzera. Santosek, aldiz, garai bateko ezker hegaleko jokalari maltzurra eta zorrotza ematen zuen. Gaur egungo futbolean ez dago bibotedunik (zelaian), baina errespetua sortarazten du bibote batek, aizue.
Diskurtsoetan baino, jarreran ikusten dut bien arteko diferentzia: bata erasotzailea, bestea defentsarako joera duena. Futbolean biak dira beharrezkoak; defentsa-jokoa egiten dutenek emaitzari ematen diote lehentasuna: amarrategitarrak. Erasotzaileek, aldiz, ikuskizuna bilatzen dute, joko alaia eginez. Hori bai, gerta daiteke beraiek lau gol egitea eta bost jasotzea.
Zein estiloren alde azalduko dira realzaleak?
Idatzi artikulu bat