Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/14 13:42:58.067 GMT+2

Saskibaloi denboraldi berriaz...

ACB liga hasi berri den honetan, izugarrizko gozatuak hartzen nabil. Eta horretarako uste dut badugula nahikoa arrazoi saskibaloizaleok. Astean 3 partida ditugu ikusgai telebistan, inoiz baino gehiago, eta horretaz gain, 3 euskal talde gorengo mailan.

Izugarrizko maila ematen ari dira talde guztiak ere liga hasera honetan. Edonork edonori irabaz diezaiokela argi utzi dute, batez ere, Bruesa Gipuzkoa Basketek, Palacio de deportes Martin Carpenan Unicajari erraz irabazi baitzion.

Hala ere, aurtengo hasera honetan, azkena doan Pamesa Valenciako bi jokalari aipatu behar: Ruben Garcés      eta Dejan Milojevic. Azken hau, lehen jardunaldiko jokalaririk onena izendatu zuten, izugarrizko zenbakiak egin zituen bai lehenengo baita bigarren jardunaldian ere, eta hirugarrenean, kale egin zuenean, Ruben Garcés agertu zen eta bera izan zen jardunaldiko jokalaria.

Gozatu egin nuen Winterthur eta Pamesak eskaini zuten partidan. Bartzelonak erakutsi zuen jokoarengatik eta Garcés-en kontzentrazioagatik.

Gure taldeei dagokienez, badirudi bi talde apalek mailari eutsiko diotela, jokalari onak dituzte eta momentuz lan txukuna egin dute. Bilbao Basket-ek Rancik du taldeko izarra eta lan oso ona egin du denboraldi hasera honetan. TAUren aldetik espero moduan doa dena, talde benetan indartsua osatu du aurten ere Josean Kerejetak, eta oraindik Luis Scola ez da agertu kantxan. Euroligan ere baditut esperantzak, batez ere beste talde batzuk ikusi ostean... Bildur gehien nori eduki behar zaion? Nire ustez Panathinaikosi ezbairik gabe.

Goza dezagun aurtengo denboraldiaz, oparoa izango da eta!

Nork: Iker.2006/10/14 13:42:58.067 GMT+2
Etiketak: basket acb baloncesto saskibaloia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak