Eta, zein da ba hau?
Kaixo irakurle!
Ni Iker Gurrutxaga Zubimendi naiz, duela 19 urte Orion sortutako gizasemea. Egun, kazetaritza ikasten ari naiz eta hau praktikan jartzeko asmotan edo kirolaren inguruan arituko den blog honen jabe bihurtu naute.
Kirol zale sutsutzat definituko nuke neure burua. Kirol ia denak ditut maite, baina gehienbat futbola, saskibaloia, 1-formula eta txirrindularitza jarraitzen ditut. Beharrak arraunaren mundua ezagutaraztera ere eraman nau. Aurtengoan, saskibaloi talde baten gidaritzapean nago Zarautz K.E. elkartean, aurretik 5 urtetan haurrekin eginiko lana praktikan jarri asmotan maila "altuago" batean.
Lau urtez Orio A.E.-n arraun egindako mutila naiz eta ez dirudien arren, oriotarra izan eta traineru estropadekiko dudan jarrera ikusita.
Ba besterik gabe, espero dut idatzitako testuak denon gozamenerako izango direla eta partehartzea ere ez dela txikia izango. Mila esker nire blog hau bisitatu izanagatik!
