Linkak
Hemen, kirolaren inguruko link interesgarriak direla deritzotenak jarriko dizkizuet begien bistan. Intereseko beste link-ik balego, idatzi iezadazue kontaktu orrian edo.

Kirol-prentsa:
- Sport egunkaria, batez ere futbolari eta bereziki futbol katalanaren inguruan jarduten duena.

- El mundo deportivo, kirolaren ikuspegi zabalago bat duen egunkaria da, futbolaz gain beste kirolak ere nahiko ongi jorratzen ditu. Probintzia bakoitzerako bere edizioa du eta talde lokalei buruzko informazioa nahiko egokia da.

- Marca egunkariarena da kirolen inguruan gazteleraz aurki dezakegun webgunerik onena. Kirol askoren inguruan aritzen da eta egoki lantzen ditu aztergaiak, nahiz eta sentsazionalista xamarra den batzuetan.
Nire ustez hauek dira espainiar estatuko kirol egunkari garrantzitsuenak.

- L'equipe egunkaria da Frantziako kirol prentsaren buru. Mundu mailan oso ezaguna da, frantziako tourraren jarraipen zehatza egiten baitu urtero. Honetaz gain azken hilabeteetan ezagun egin da Lance Armstrong txirrindulariaren aurka agertu duen jarrera dela eta.
Kirol federakuntzak:
- Futbol federakuntzak: Bizkaiako futbol federakundea, Gipuzkoako futbol federakuntza, Arabako futbol federakundea, Euskadiko futbol federakundea, Nafarroako futbol federakuntza, Espaniako futbol federakundea, Frantziako futbol federakundea, UEFA, FIFA
- Saskibaloi federakuntzak: Gipuzkoako saskibaloi federakuntza, Bizkaiko saskibalioi federakuntza, Arabako saskibaloi Federakuntza, Euskadiko saskibaloi federakuntza, Nafarroako saskibaloi federakuntza, Espainiako saskibaloi federakuntza, Frantziako saskibaloi federakuntza, FIBA
- Txirrindularitzakoak: Euskadiko txirrindularitza federakuntza, Nafarroako txirrindulari federakuntza, UCI
- 1 Formula
Kirol atariak:
- Txirrindulari.com gipuzkoako txirrindularitzaren inguruko atari garrantzitsuenetakoa.

- Todociclismo espainiar estatuko txirrindularitza atari osatuena.

- Solobalonmano, espainiako eskubaloiaren inguruko atari osatuenetakoa.
- Acb ligako orrialdea, espainiako saskibaloi ligaren ataria
- Euroleague ataria, euroliga famatuko ataria da..
Bertan ari da egun TAU Ceramica Baskonia taldea - NBA liga omen da munduko saskibaloi ligarik onena. Nire ustez saskibaloi fisikoa da eta ez teknikoa, baina beno, gustuko
dugunontzat atari ezin hobea da. Bertan eguneko irudiak eta abar luze bat aurki ditzazkegulako. Gainera, TAUn jokatu zuten hainbat jokalariren jarraipen zehatza egiteko aukera ematen du.