Vidalen partidako jokaldirik onena, bizkar atzetik pasa baloia eta saskiratu zuen defentsa eskas baten aurrean
Scolak ekarpen handia egion zion jokoari, batez ere errebotean, baina 14 puntu ere sartu zituen. Splitter, denboraldi osoan zehar bezala, bikain aritu zen defentsa solido bat eginda.
Casey Jacobsenek izan zuen partiduko anotazio altuena TAUren aldetik, 20 punturekin eta Prigioni betiko moduan asistentzia ikusgarriak ematen aritu zen.
Baina hala ere ez zen partida polita izan. Roko Leni Ukicek oraindik ez du lortu talde gasteiztarrera moldatzea. Calderonen ordezko moduan iritsi zen Arabara, baina honela jarraitzen badu ez du askorik iraungo talde baskonistan.
Scolaren martxa posiblea
Hirugarren urtez jarraian, hasi dira datorren denboraldirako zurrumurruak argentinarraren inguruan. Spurs taldea ate joka dabil nonbait oraindik ere, eta Scolak gogoa du NBAra jauzi egiteko.
Baina talde gasteiztarrak badaezpada ere, lortu du bere ordezko posible bat, Andersen daniarra. CSKA taldean dihardu azken urteotan pibotak, eta aurtengoan estatistika bikainak egiten ari da.
Pena izango litzateke Scolak alde egitea, 16 urte zituenetik baitago Gasteizen. Baina behintzat martxa egingo baluke fitxaketa bikaina izango zen Andersenena.
Idatzi artikulu bat