Partidaren hasera gogorra izan zen, oso fisikoa, eta Athletic kontraerasoaz baliatu zen gol aukerak egiteko. Hiru gol aukera izan zituen lehen zatian, bi Etxeberriak izan zituen eta bestea, golean bukatu zen.
Kornerra atera zuen Yestek motzean eta balioa itzuli zioten berriz ere Llorenteri baloia maisuki jarri eta honek gola lortzeko.
Ordurako Deco pare bat aldiz erori zen lurrera area barruan. Baina hirugarrenean izan zen penaltia adierazi zuenean Teixeira Vitienes epaileak. Ez zen ordea Decori eginiko falta bat izan, Samuel Eto'ok buruz errematatu ordez baloia pasatzen utzi eta Amorebietak eskuaz ukitu zuen.
Athleticeko jokalari, zale eta tekniko guztiak ezezkoan zeuden, baina penalti argia izan zen ezbairik gabe. Ronaldinhok jaurti eta gola egin zuen. Lehen zati dotorea izan zen, kataluniarrek baloiaren jabetza denboraren %71n izan zuten.
Bigarren zatian Athleticek beherakada nabarmena izan zuen. Talde blaugrana nagusi izan zen, eta Van Bommelek aparteko maila eman zuen. Jaurtiketa bat langara bidali zuen eta hurrengoa Iñaki Lafuentek ongi geratu bazuen ere, aldaratzea Messik ongi aprobetxatu eta gola sartu zuen.
Barcelonak ez zuen amore eman eta hirugarrenaren bila ekin zion. Baina ez zuen ezer lortu, eta partida amaitzear zela, partida gogortu egin zen. Lehenik Amorebietak Messiri eginiko falta, kaleratua behar zuen atzelariak baina ez zuen bigarren txartela ikusi.
Ondoren Ronaldinhok ukalondoko galanta eman zion aurpegian Iraolari eta honek ere ez zuen ezer ikusi. Baina partidaren azken minutuan heldu zen istilua sortu zuen egoera.
Gurpegik falta egin zion arearen ertzean Decori eta epaileak ez zuen ezer adierazi. Deco lurrean barrez geratu zen eta Gurpegi atzetik joan eta keinu bat egin zion altxatzeko esanaz. Baina auskalo zer esan zion, Deco altxa eta segituan iletik tiraka hasi baitzen Andosillakoari.
Decoren jarrera ulertzekoa zen, zazpi falta inguru egin eta bat bera ere ez baitzuen adierazi epaileak. Bera bakarrik izan zen kaleratua, baina beste bik ere merezi izan zuten kaleratuak izatea. Eto'ok Expositori tua botatzeagatik aurpegira eta Gurpegik esandako hitzengatik.
Clemeteren adierazpenak
Javier Clementeren adierazpenak espainiako komunikabideetan gaizki ulertuak izan dira, eta arrazakeria kutsua dutela esan dute denek ere. "Zuhaitzetatik jeisten direnek bakarrik egiten dute halako zerbait" Clementeren arabera.
Adierazpen hauek Eto'ok izandako jarreragatik izan ziren, baina Barakaldokoak ez zekien nor izan zen Expositori tu egin ziona.
Zeresan handia emango duen gertaera ezbairik gabe, bai adierazpen hauek izan direlako, baita Eto'ori ziurrenik zigorrik ezarriko ez diotelako ere.
Garbi dagoena da, Teixeira Vitienes oso gaizki aritu zela partida guztian zehar, faltak, kornerrak, penaltiak eta txartelak adierazi eta erakutsi ez zutelako. Ez da epaile hau horrela aritzen den lehengo aldia, gainera.
Erantzunak
Ez da penaltia, baloia eskura joan zitzaion Amorebietari, ez zuen nahita ikutu; eta baloi hura kanpora zihoan eta kanpora joan zen, beraz, ez zuen baloiaren norabidea geldiarazi. Gurpegik ez zion faltarik egin Decori. Zer egin behar zuen Carlosek? lur azpian sartu? Zer esan zion Gurpegik Decori? "Altxa zaitez eta ez ezazu bota zure burua" esaterako?
Nork: Ez nago ados.2006/01/17 13:22:58.101 GMT+1
Kaixo!
Nik uste dut beste partida bat ikusi nuela herenegun. Penaltya argia zela, Gurpegi kanporatu behar zutela esandakoagatik (zer esan zuen ba? badakizu?), Decok Gurpegiri iletik tiratzea ulertzekoa zela...
Pitatu omen ez zioten 7 falta horiengatik (ikusi beharko genuke 7 ziren) ulertzekoa da beste jokalari bati iletik tiratzea? Eta listua botatzea ez?
Uiuiui
Nork: flipauta.2006/01/17 13:26:28.622 GMT+1
lotsagarria Camp Nouen gertaturikoa. Penalti hoiek ez dira pitatzen, zer egin behar zuen amorebietak ba eskua atera ?mesedez. Deco odol bero horrena ere lotsagarria iruditu zitzaidan eta etoorena, bueno txistua soberan dago. Eta gehiago jokalari handi horren ahotik. ospea, dirua, dena dauka. Aurpegi handia ere bai, zuhaitzetatik ibiltzen diren horietakoa.
Nork: aaa.2006/01/17 13:37:57.091 GMT+1
Zuberogoitia jauna: PESAUUUUU
Nork: maltimpo.2006/01/17 13:38:08.225 GMT+1
Aupa exposito!!!!!
Nork: aaa.2006/01/17 13:40:46.160 GMT+1
Aupa Gurpegi!!!!!
Nork: aaaa.2006/01/17 13:41:25.044 GMT+1
Aupa Clemente!!!!!
Nork: aaa.2006/01/17 13:42:03.160 GMT+1
Kaixo! Lotsagarria iruditzen zait zure sentimendu blaugrana. Ez dute inolako babesik merezi zerri hoiek. Ez zuten irabazten jakin, eta okerragoa dena beraien zikinkeria guztia erakutsi zuten. Zuhaitz gainetik boteko nituen denak, Rijkaard bea ere bai!!!!!
Nork: eeee.2006/01/17 13:46:44.041 GMT+1
lotsagarria Camp Nouen gertaturikoa. Penalti hoiek ez dira pitatzen, zer egin behar zuen amorebietak ba eskua atera ?mesedez. Deco odol bero horrena ere lotsagarria iruditu zitzaidan eta etoorena, bueno txistua soberan dago. Eta gehiago jokalari handi horren ahotik. ospea, dirua, dena dauka. Aurpegi handia ere bai, zuhaitzetatik ibiltzen diren horietakoa.
Nork: aaa.2006/01/17 13:48:46.585 GMT+1
Lehenik eta behin mila esker erantzun duzuen Athletic zale guztioi.
Baina badut zerbait zuei esateko. Egia da bai ni ez naizela agian egokiena honi buruz hitz egiteko nire sentimenduengatik. Baina ni beti saiatzen naiz objektibo izaten eta ez subjektibo. Bestela irakurri TAUri buruz idatzi ohi ditudan artikuluak.
Gainera, gaur irakurri dut Decok esan duena A Bola kirol egunkari portugaldarrean. Bertan, Gurpegik partida osoan zehar probokatu zuela esaten du eta baloi gabeko jokaldi batean ukalondoko bat eman ziola. Gainera, Gurpegi berak onartzen du erreakzio normala izan zela Decorena, ulertzen ez zuena hori nola egin dezakeen lider doan talde bateko jokalariak izan zen.
Besterik gabe, ea horri buelta emateko gai zareten argudiatuz. Ondo izan, eta hurrengorako badakit Athleticetaz idatzi ezkero polemika badagoela jejeje. Agur eta mila esker berriz ere!
Nork: Iker.2006/01/17 15:00:47.595 GMT+1
Saiatu bai, saiatu zara objetibo izaten baina ez duzu lortu. Hasteko eta bat, zuk interpretatu duzu Gurpegik esan ei ziona, Zer esan zion? A bola egunkariari nork eta Decok esan ei ziona?egunkari horren arabera Figo Bartzelonan geratzekoa zen; Decok Porton udaltzain bi jipoitu zituen isuna jarri nahi omen ziotelako. Ez alderatu. mesedez, Deco eta Gurpegi. Bestalde, Gurpegik ez du esan hori, baizik eta jokalari bat onetik atera izana askoz ulergarriagoa da Athletic dagoen egoeran egonda Bartzelonarenean baino. Hori gauza bat da eta zuk esan duzuna beste bat. Probokatzea zer da? "Altxa zaitez, ez bota zure burua" esatea? "Ez zaitut ikutu be egin" esatea? kamisetatik heltzea?.
Nork: ez nago ados.2006/01/17 15:53:20.548 GMT+1
Hitzak ez ditu interpretatu, baina Deco apur bat ezagutzen dudala uste dut, urte asko baitaramatzat perla hau ikusten eta bere erreakzioak ezagunak dira, ez da horrela eta horrela berotzen.
Gainera, alde horretatik Gurpegi eta Deco aldera daitezke, gainontzean ez, oso jokalari ezberdinak baitira, eta ezbairik gabe Decok askozaz maila hobea du (dituen tituluak ikusi besterik ez dago, bai indibidualki, baita taldearekin ere).
Horretaz gain, A Bola egunkariarenak ez ziren berain hitzak, Decoren aipu zuzenak baizik, ez naiz hain errez fidatzen egunkari batetaz. Gainera, uste dut ez ditugula deklarazio berdinak entzun, nik berak esandakoa errepikatu besterik ez dut egin.
Azkenik, ezin duzu konfirmatu zer esan zion Gurpegik Decori, ezta nik ere, baina berak badaki, eta Deco ezagututa, ez da txorakeria batengatik horrela jartzen, gutxiago barrez dagoenean.
Eta altxatzeko esan bazion ere, ondotxo zekien Gurpegik falta egin ziola, eta ez partidako lehena.
Nire aldetik besterik ez, a! Eta ezagutzen bagara, eman aurpegia mesedez... Gustura jakin nahiko nuke eta zein zaren!
Nork: Iker.2006/01/17 22:42:24.069 GMT+1
Justifikatzen zabiltza justifikaezina; hasi zara esaten Decok Gurpegiri egin ziona ulertzekoa zela (zazpi falta egin zizkiola, Gurpegik Deco probokatu zuela...); Nire galdera da, zenbat falta egin zuen Decok?. Hori horrela balitz, zer egin behar izan zuen Expositok Eto´orekin?. Izan ere, epaileak Carlos bidali behar izan zuela esan duzu ("Bera bakarrik izan zen kaleratua, baina beste bik ere merezi izan zuten kaleratuak izatea. Eto'ok Expositori tua botatzeagatik aurpegira eta Gurpegik esandako hitzengatik."). Zuk ez duzu hitzik entzun baina kalera behar zuen Andosillakoak. Probokatzea ez al da ba, esaterako, falta egin ez eta zure burua botatzea?. "Gainera, alde horretatik Gurpegi eta Deco aldera daitezke, gainontzean ez, oso jokalari ezberdinak baitira, eta ezbairik gabe Decok askozaz maila hobea du". Ez egin mesedez Madrilen egiten dutena, futbolarien kalitatea portaerarekin alderatzea alegia. Decok Portugalen udaltzain bi jipoitu zituen (gutako denok egin ohi duguna, are gehiago Gurpegik); Decok Portugalen bota bat bota zion arbitro bati (gutako denok egin ohi duguna, are gehiago Gurpegik); Decori Gurpegiri baino askoz txartel gorri gehiago atera dizkiote. Bai, Jesusen Bihotzeko ahizpetariko bat da Deco, zalantza barik. Eta ez dugu elkar ezagutzen.
Nork: Ez nago ados.2006/01/18 09:11:22.508 GMT+1
Estatistikei begira jardun naiz. Decok partida osoan falta bakarra egin zuen eta bi adierazi zizkioten. Baina bistakoa zen gehiago egin zizkiotela.
Justifikaezina bada esandako hitzak, baina falta askotxo jaso zituen adierazi ez zirenak. Eta azkeneko bat izan zen, ikusi nahi ez duenak itxua da, bestela begiratu berriz ere partidako irudiak. Pena da ez dudala bideo edo irudi egokirik aurkitzen horretarako.
Gurpegi, Deco bezain beroa da, hori ez dago ukatzerik. Txartelek ez dute esan nahi jarrera okerragoa duenik Decok, baizik eta nabarmenagoa dela eta ez dela atzetik zirika ibiltzen den horietakoa.
Zelaitik kanpo eginiko gauzetaz, hobe hitzegiten ez badugu, bestela jokalari asko eta askoren akatsak argitara daitezke, alde guztietakoenak gainera.
Exposito, aldiz, ongi egon zen, lasai eta ez zuen probokazioak berotu. Hori bai, Eto'ok ere zerbaitegatik botako zion tua. Amaitzeko, esan nahi nukena da, polemika ez dagoenetan ere komentarioak onartzen direla, ikusitako gauzak komentatuz, Ronaldinhoren abilezia esaterako.
Baina beno, iruditzen zait zu zurearekin geratuko zarela, eta nahiz eta ez dugun jakingo zer esan zuen, probokaziorik egon ez zela eta Deco biolento hutsa delakoan geratuko zara. Baina beno, nik hemen segiko dut partidak ikusi eta komentarioak egiten, izan ere igande honetakoak ere zeresana emango duela dirudi, baina beno, igandekoak igandean.
Bitartean ondo izan eta disfrutatu futbolaz!
Nork: Iker.2006/01/18 14:42:26.231 GMT+1
Nork: Ez nago ados.2006/01/18 17:05:03.981 GMT+1
Gauza bat da zerbait esatea eta bestea tua edo iletik tiratzea. Eta ez dago ezer bi ekintza horiek justifikatzen dituenik, Athleticekoak edo Bartzelonakoak izan.
Jokalari batek jakin behar du probokazioak jasotzen. Ikerren logikari jarraituz, imajina dezagun Etxeberriari sekulakoak esaten dizkiotela Anoetan igandean eta berak jendeari eskuko erdiko hatzamarrarekin erantzuten diola. Justifikagarria da? Nik uste dut ezetz eta horrek ez luke Etxeberen alde esango. Probokazioei eutsi beharko lieke eta jokoarekin erantzun. Deco eta Eto'oren kasuan gauza bera.
Eta faltak egin daitezke, horretarako dago-eta arbitrua. Edo, akaso, Athleticekoek daukate epaileak faltak ez pitatzearen errua?
Justifikatzea justifikaezina dena... Objektibotasuna helburutzat hartzen baduzu, poztuko nintzateke baina ez bakarrik TAUrekin, baizik eta "pizten" zaituen futbolarekin.
Nork: patxipunal.2006/01/18 17:33:40.480 GMT+1
""""Lehen zati dotorea izan zen, kataluniarrek baloiaren jabetza denboraren %71n izan zuten.""""
Berria naiz honetan baina galdera bat daukat:
Dotorea izan zen kataluniarrek baloiaren jabetza denboraren % 71n izan zutelako?
Nork: Miel.2006/01/18 17:44:37.294 GMT+1