Barcelona eta Zamoraren arteko partida kenduta, guztiak ere oso berdinduta egon dira, nahiz eta Deportivo eta Osasunaren artekoak esaterako joanekoan erabakia zirudien.
Betis, kanpoan lortutako banakoaz baliatu da sailkatzeko etxean hutsean berdindu ostean Celtarekin. Sevilla eta Cadizen artekoa joaneko partidaren amaierako markagailuarekin amaitu da, 2-3 Cadizen alde, nahiz eta atzokoan Sevillak aukera gehiago izan zituen, Martik langara bidalitako jaurtiketa kasu.
Barcelonak bere nagusitasuna erakutsi zuen, eta Zamorak Nou Campeko festa borobiltzen lagundu zuen 6-0ekoarekin, honela 16. partida jarraian irabazi zuelarik talde blaugranak.
Espanyol eta Getaferen artekoa oso estu joan zen. Coliseum Alfonso Perezen 0-1ekoarekin amaitu zen eta atzo 0-2 aurretik izan zen talde madrildarra Montjuicen. Baina partidari buelta eman eta 3-2 aurreratu zen Espanyol, bukaeran 3-3koarekin amaitzeko.
Osasunak 2-1 irabazi zuen atzo lehenengo aldiz Reyno de Navarran, baina Riazorren 3-0 galdu zuenez kaleratuak izan ziren. Azkenik, Valenciak atzo diferentzia minimoagatik hartu zuen Villarreal mendean, baina Madrigalen 0-2 irabazi zutenez, 0-3 amaitu da kanporaketa. Partida honetan, gainera, kopako momentuko golik onena ikusi ahal izan genuen, Miguel portugaldarrak sartutakoa.
Geratzen diren bi partidak
Geratzen diren bi partidetan, zuri-gorriak zurien aurka arituko dira. Lehenengoa gaur jokatuko da Santiago Bernabeun eta Athletic-zale asko eta asko etsita daude eta gaurkoan emaitza positiborik ez dute espero. Hala ere jokalariak gogoz ekingo diote partidari eta joaneko 0-1ekoa berdintzea gutxienez espero dute.
Beste partida Romaredan jokatuko da hilaren 18an. Atletico Madrideko jokalariak intoxikazioa jasan zuten eta partida atzeratu beharrean izan ziren joan den astean. Atzo jokatu zuten joaneko partida, eta Ewerthonek maisuki gol bat sartu zuen Pablo IbaƱez atzelariaren hutsegite batez baliatuz, eta honela Zaragozara sailkatzeko itxaropen handiarekin itzuli ziren koltxoneroak.
Gainera atzoko partida eta gero, batzar berezia izan zuten talde tekniko eta zuzendaritza taldeak eta azkenean gaur, 9 partida irabazi gabe zeramatzatela eta, Carlos Bianchi kaleratua izan da. Beste entrenatzaile bat aurkitu bitartean, Pepe Murcia, Atletico B taldeko entrenatzailea egingo da lehen taldearen arduradun.
Erantzunak
Athleticek hor behar zuen
Nork: aaa.2006/01/17 13:50:23.190 GMT+1