Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/17 20:53:14.640 GMT+1

Asteburuan derbia dago, baina... ze derbi?

Real Madrid C.F. eta F.C. Barcelona taldeek larunbatean iluntzeko zortzietan izango dute Santiago Bernabeuko urteroko zita eta Eduardo Iturralde Gonzalez epaile euskaldunak zuzenduko du.

Talde hauen arteko norgehiagokak sortzen duen giro bereziak, Sevilla eta Betisen arteko eta Athletic eta Alavesen arteko derbiei itzal egiten die. Lehen partida bi ordu beranduago jokatu da, eta ikusmin handia sortzen duen horietako da, La2 eta autonomikek botako dute. Sevillak lasai ekitea dauka sailkapenean nahikoa ongi kokaturik dagoelako, baina Betisek guztia eman beharko du hasera-haseratik, puntu premia handian joango bait dira Sanchez Pizjuanera. Madrildar eta katalanen artekoa pay per view bidez botako dute, baina aurtengoan inoiz izan duen audientziarik handiena espero da klasikoan, asko jokatzen dute eta bi taldeek.

Etxekoak hirugarren doaz sailkapen nagusian bisitariengandik puntu batetara eta partidua irabazten badute aurre hartuko diote sailkapen nagusian. Hiri kondalekoak, bestalde irabaziz gero lengo urte amaierako egoerara itzuliko dira, lidertzara alegia Osasunaren kaltetan.

Epailearen lana zaila izango da hemen, Samuel Eto'o pitxitxiak esandako hitzen ostean. Kamerundarraren ustez, etxekoen alde arituko da, baina aurrekariak aztertzen badira, kataluniako taldearen alde askotan egin du Bilbotarrak.

Azken derbia, igandean arratsaldeko bostetan jokatuko da katedralean. Biek hala biek asko jokatzen dute, izan ere sailkapeneko azken postuak betetzen dituzte eta puntu garrantzitsuak dira jokoan daudenak. Agian ez dira nahikoak izango aste honetan putzutik ateratzeko, baina etorkizunera begira aurrerapauso handia izan daiteke igandekoa.

Euskal derbia

Ez da aparteko jendetzarik espero San Mamesen, bi taldeak joko eskasian bait daude, baina ohiko Athleticzaleak bertan izatea espero da. Gainera, etxekoak dira faborito, aurreko jardunaldiko emaitzak eta jokoa ikusi ostean.

Derbi hitza, azken urte hauetan polemika ematen ari da. Batzuk diote lurralde bereko bi taldeen arteko partida denean erabili beharreko hitza dela; eta beste batzuk, berriz, historikoki areriotasun handiko taldeen artekoei deitu behar zaiela. Azkenean, hiztegira jotzen badugu, biak hobetsita daudela ikusten dugu.

Zer da derbia?

Osasuna da euskal futbolaren atrakzio nagusi azkeneko hilabeteetan. Joko bikaina egiten dute Agirreren mutilek. Hamaikakoa sarri aldatzen du eta aldaketak egin arren maila bikaina erakusten ari dira. Pertsonalki, sailkapenaren goialden luzaroan iraungo dutela iruditzen zait. Aste honetan momentu txarrak igarotzen ari den, eta Bernd Schuster buru duen Getaferen aurka jokatzen dute. Coliseum Alfonso Perez zelaian, larunbatean, arratsaldeko seietan izango da zita.

Gainerako lehen mailako euskal taldeak

Errealak, partida nahiko zaila izango du Malagako La Rosaleda zelaian. Azken uneko Darko Kovacevicen baja dela eta, errealaren erasorako erreferente garrantzitsuena faltako da igandeko partidan. Lehen erasoan lanak bazituen, orain are eta zailago jarri zaio golak egitea. Hala ere, Malaga ez da oso talde golegilea eta atzean ongi aritzen badira eta Salva Ballesta ondo begiztatzen badute, gutxieneko puntu hori eskuratzeko moduan izango dira.

Xavi Hernandez eta Zinedine Zidane joan den urteko partidan

Nork: Iker.2005/11/17 20:53:14.640 GMT+1
Etiketak: azken mezuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak