2005aren amaierak eta 2006aren haserak ekarpen handia egin dio kirolen munduari. Baina ni hiru kirolen inguruan arituko natzaizue.
Futbola da ezbairik gabe kiroletan errege, eta 2005a amaitzeko FC Barcelonak lidergoari eutsi zion eta Osasunak bigarren postuari. Barcelonaren datuak gainera ikusgarriak dira, denbora luzez darama irabazten eta 2006ko bi partidak ere irabazi egin ditu.
FUTBOLA
Osasunak 2005a ongi amaitu bazuen ere, ez du oso ongi hasi 2006 urtea. Kopan Deportivoren aurka galdu ostean ligan Racingen aurka berdindu besterik etzuen egin honela Barcelonari abantaila handiagoa emanez.
Real Madrid da une gogorrak bizitzen ari dena une honetan. Kopan nahiko larri irabazi zion Athletici eta ligan Villarrrealen aurka berdindu ostean Barcelonagandik 13 puntutara dago talde zuria.
Beste euskal taldeak ere ez dira batere maila ona ematen ari. Azken jardunaldian euskaldunentzat osasunak bildutako puntua besterik ez genuen jaso eta horretaz gain, itxura oso eskasa ematen diardute, Athleticen minutu batzuk salbu. Horren seinale dira Athletic eta Alavesen azken bi postuak.
Euskal Selekzioak ere urteroko zita izan zuen abenduaren 28an San Mamesen. Eta askok espero zuten bezala, ez zen oso joko ona ikusi eta bildutako emaitza espero zena izan zen. Camerundarrak nagusi izan ez baziren ere, 0-1 gailendu ziren eta pozik etxeratu.
TAUk urtea amaitze aldera esperantza askorik ematen ez bazuen ere bere jokoa eta emaitzak ikusita, urtea ezin hobeto amaitu zuen. Abenduaren 30ean, Winterthur FCB hartu zuen etxean, liderra, eta egundoko jokoarekin eta Thiago Splitter bikain batekin partida irabazi eta lidertza eskuratu zuten arabarrek.
SASKIBALOIA
Urte berriari ere bikain ekin zioten berriz ere Buesa Arenan. Zalgiris Kaunas beraien euroligako multzoko liderra etorri zen eta hauei ere irabazi egin zieten beste lidertza bat eskuratuaz.
Baina ligan ez dira berdin hasi. Aurtengo denboraldian bigarrenez IBB Llanera Menorcak ACB ligako liderra mendean hartu du. Aurrekoan Winterthur FCB izan zen eta orduan azken postuan zen Baleareetako taldea, baina ordutik hona asko hobetu dute eta taularen erdialdean daude Lagun Aro Bilbao Basketen marka berdinarekin, 6-9.
Lisboa-Dakar ospetsua ere abian jarri zen urte hasieran eta Carlos Sainzek ikusmin handia sortu zuen, batez ere haseratik garaile izan zenean. Baina matxura batek asko atzeratu zuen eta orain datorren urteei begira ikasten saiatuko dela dio madrildarrak.
MOTORRA
Autoen diziplinan Peterhansel frantziarra da lehen postuan bere Mitsubishiarekin eta Nani Roma laugarren da sailkapen nagusian.
Motorren diziplinan bi kataluniar daude lehen bi postuetan, Marc Coma eta Isidre Esteve, biak ala biak KTM etxearentzat lehian.
Notizia txarra gaur iritsi da ordea Saharako desertutik. Andy Caldecott, KTMko pilotu australiarra, bortizki erori eta bertan hil baita, Dakarraren 47. biktima.
Beste kiroletan aipagarrienak izan diren bi datuak honakoak dira. Bata Portland San Antonio eskubaloi taldeak BM Ciudad Realen aurka galdu egin zuela ASOBAL kopan eta bestea David Mecak Alicantetik Ibizara igeri gurutzatu zuela Mediterraneo itsasoa 22 ordu inguruan 110 kilometro igerian eginaz.
BESTE KIROLAK
Idatzi artikulu bat