Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/25 13:02:21.504 GMT+1

Cristiano Ronaldo libre geratuko da

Cristiano Ronaldo, Manchester United taldeko jokalari gaztea, libre geratuko da jaso zituen salaketetatik, proba nahikoa ez dagoelako erruduntzat jotzeko.

Hogei urteko portugaldarra, bere lagun batekin Londongo Sanderson hotelera sartu zen bi emakumerekin eta biak gizonen eskuetatik bortxatuak izan ziren, bi emakumeetako baten arabera. Besteak jarri eta egun gutxira kendu zuen salaketa.

Erdilariak haseratik azpimarratu zuen errugabea zela, eta bolondres agertu zen Manchestergo komisaldegira. Han denbora luzez itaundu ostean etxera bidali zuten.

Bi hilabete luze behar izan ditu Scotland Yardek, proba nahikoa ez dagoela eta jokalaria prozesatuko ez dutela esateko. Azkenean, Cristiano Ronaldori eman behar izan diote arrazoia.

Jokalaria portugalgo selekzioarekin ageri den irudi honetan bezala aritu ote da Jainkoari erreguka?

Nork: Iker.2005/11/25 13:02:21.504 GMT+1
Etiketak: azken mezuak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez, Jainkoari erreguka baino dirua eman eta eman ariko zen errazago. Diruak kulpak ere kentzen ditu (baleude, behintzat).

Nork: asier.2005/11/25 14:40:59.775 GMT+1

Arrazoi, honen antzeko kasua bizi izan zuen Kobe Bryantek, eta azkenean egoera berean geratu zen, kargurik gabe libre. Askotan interesek, diruak eta botereak eragin handiago dute justiziak baino. Hala ere honekin ez dut esan nahi erruduna denik. Baina ez al da susmagarria beti jende ezaguna libre geratzea eta ustezko biktimak gezurtitzat hartzea?

Nork: Iker.2005/11/25 15:53:30.984 GMT+1

cristiano jest swietny jest ladny...i jeszcze swietnie gra...niemoge sie az patrzec jak fajnie przebiera nozkami :D

Nork: marlena.2006/10/22 13:45:19.500 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak