Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/24 18:51:30.404 GMT+1

Kalitate handiko futbola aste honetan Europan

Aste zoragarria izan da Europako goi mailako futbol txapelketakoa. Futbolzale sutsuenek gustura ikusiko zituzten gol asko eta asko, nahiz eta aurkako taldearenak izan.

Shevchenko, Milanekoa; Adriano, Interekoa; Makaay, Bayern Münchenekoa eta Ronaldinho, Bartzelonakoa izan ziren protagonista nagusienak. Lauen artean hamar gol sartu zituzten, eta guztiak ere zoragarriak, bai amaitzeko moduagatik, baita eginiko jokaldiengatik ere.

Jardunaldi erabakiorra izan da multzo askotan eta bestek batzuk oraindik ezer erabakitzeke geratu dira. Hamar talde sailkatu dira dagoeneko hurrengo fasera: A taldetik Bayern München eta Juventus, B taldetik Arsenal eta Ajax, C taldetik FC Barcelona, F taldetik Olympique Lyonnais eta Real Madrid, G taldetik Liverpool eta Chelsea eta G taldetik Interazionale di Milan.

Gainera hauetariko batzuk ziurtatuta dute multzoko lehen postua: Arsenal, FC Barcelona, Olympique Lyonnais eta Internazionale di Milanek. Horretaz gain, Betis eta Club Bruggek ere UEFAn jokatuko dute, beraien multzoetan hirugarren postuan amaituko dute eta.

Europako punta-puntako talde batzuk oraindik ez dute hurrengo kanporaketan izango direnaren segurantza. Azken urteetan aurreko muturrean ibili dira gainera hauetariko batzuk. Euren artean daude AC Milan, Manchester United, Oporto eta PSV Eindhoven daude.

Talde garrantzitsu batzuk oraindik ere kalean geratzeko arriskuan

Hurrengo jardunaldiak ikusmin handia sortuko du. Partida asko eta asko daude erabakiorrak izango direnak, eta horietako bat TVEk eskainiko du: Villarreal-Lille. Castellóarrek nahikoa dute berdinketa bat, eta irabaziz gero multzo-buru moduan igaroko dira hurrengo fasera.

Shevchenko, AC Milaneko ukraniarra, sartu zuen lau goletako bat ospatzen

Nork: Iker.2005/11/24 18:51:30.404 GMT+1
Etiketak: azken mezuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak