Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/17 16:20:09.420 GMT+1

TAUk 70-87 irabazi dio Union Olimpijari

Baskoniarrak nahikoa erraz gailendu ziren atzo Ljublijanan, Esloveniako hiriburuan, jokatu zuten partidan.

TAUk zonan jokatzen duten jokalarien indar eta abileziaz baliatu, eta segituan lortu zuen markagailuan aurretik jartzea. Atzokoan, gainera, Predgrad Drobnjak serbiarrak gasteizko taldera iritsi denetik erakutsi gabe zuen maila egokia agertu zuen bere fitxaketa justifikatuz.

Atlanta Hawks taldetik etorritako jokalariaren 21 puntu eta 8 erreboteak eta gainontzeko hiru posteen, Splitter, David eta Scolaren, 40 puntuek agerian utzi zuten Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak era honetako jokoan duen maila bikaina.

Martinezek atzokoan Luis Scola, pasa den urteko ACB ligako MVPa, aulkian denbora luzez edukitzeko luxua ere izan zuen. Scolak 14 minutu soilik jokatu zituen, eta aski izan ziren 12 puntu sartzeko, baina partidaren hasieran egindako hiru faltek bere jokoa baldintzatu zuten.

Aipatzekoa da baita ere Prigioni argentinarrak erakutsi zuen jokoa, emandako hamar asistentziengatik.

TAUk atzo emandako itxuraren ostean berriz ere itxaropentsu jarri gaitu hainbat eta hainbat baskonista. Azken hiru partidetako itxura eskas eta emaitza txarrek sortu zuten kezkaren ostean, atzo denboraldi haserako talde hura gogoratuarazi ziguten.

Joko eskasiaren amaiera ote?

Hurrengo proba igandean Valladoliden izango dute Forumen aurka eta bertan ikusiko dugu zer nolako maila ematen duten, aurrean Radulovic ahalguztiduna izango bait dute.

Partida garrantzitsua ezbairik gabe, zaletuen artean berriz ere poza sortu dadin eta ez azken egunetako haserrea.

Drobnjak baloia saskiruntz gidatzen arerio baten aurrean

Nork: Iker.2005/11/17 16:20:09.420 GMT+1
Etiketak: azken mezuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak