Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/09 08:03:33.654 GMT+1

Zuri eta beltz

Elur zuri artean ari naiz idazten, errege egunean. Gaua beltz dago ordea. Ipuineko errege  magoak distiratsu iritsi omen ziren ekialdetik, baina egungo gure ekialdean –hurbilean bezala urrunagoan- bonben distira da nagusi.

Zuria eta beltza nahasten zaizkit, halaber, nire bizitzan. Arlo profesionala argitsu dabilkit, erakargarri. Finkatu samar ditut hurrengo txanparako helburuak eta hauek lortzeko beste indar sumatzen dut nigan. Baina hiritar gisa ilun dakusat etorkizuna. Hauteskundeetatik haratago arazo sakonak ditugu eta horiek larriagotu besterik ez dira egiten, urteak joan ahala.

Zuri eta beltz abiatzen dut urtea. Txinan, Yin eta Yang bitasuna omen. Hurbilago, gure bi katuei ere horrelaxe deitzen diegu: Txuri eta Beltxi.

Nork: mikel.2009/01/09 08:03:33.654 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak