Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/07 08:10:33.739 GMT+2

Zumeta gurean

Goienkaria, 2010.05.07

Aukera izan nuen liburua eskuartean hartzeko, eta liluratuta utzi ninduten margoen ederrak, testuen askatasunak eta ekoizpenaren kalitateak. Jose Luis Zumeta artista usurbildarrak sekulako artelana eraiki du Santa Agedako poeta/gaixoek Leopoldo Paneroren eraginez Globo Rojo aldizkarian idatzitako testuen gainean.

Orain liburuaren 00 alea koadrotan erakusten da Arrasateko Kulturaten. Kolore eta formen eztanda bat da koadro bakoitza, sekulako gozatua guztiak elkarren ondoan ikustea. Han dira aldizkariaren 24 aleak ere,  eta Zumeta bera lanean erakusten digun bideoa. Euskaldunon mundu sinbolikoan Txillida edo Basterretxea bezain txertatua dagoen artistak bere emaitza hunkigarrienetakoa dauka gurean. Ez galdu ikusteko aukera.

Nork: mikel.2010/05/07 08:10:33.739 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak