Beste kazetari puska bat, hau Gabilondo baino hurbilagokoa. Gauza asko egin ditu baliotsuak Pello Zubiriak, Argia aldizkarian bezala hasierako Egunkarian. Beti zorrotz, zintzo, eraginkor. Bere osasun ahula ezagututa, nola sufritu nuen Egunkariaren itxierarekin atxilo eduki zutenean!
Azken boladan miresgarria iruditzen zait irratian egiten ari den lana, goizeko iritzi tarte laburrean. Nekez esan daiteke gauza sendoagorik hain denbora gutxitan eta horrelako ganoraz. Beti gai ezagunen buelta berriren bat, beti akuilua puntu egokian, ahotsa eta tonua irmo. Pelloren hiru minutu horiek, astelehenetako 7:45en inguruan, urrea balio dute munduaz ikuspegia osatzeko. Lastima astean behingoa kendu dioten, eta hamabostez behin aritzen den!
Idatzi artikulu bat