Goienkaria, 2010.02.19
Elorrion aspaldian egin zen AHTri buruzko galdeketa eta bi milatik gora lagunek hartu genuen parte. Beste hainbat herrietan ere egin dira antzekoak eta, trabaren bat gora behera, ez da aparteko arazorik sortu nik dakidala. Eta Aramaixoko alkatea berriz auzipetu egin dute hain zuzen galdeketa deitzeagatik. Zergatik?
Espainiako justiziak askotan erakutsi du irizpide ez juridikoak erabiltzeko duen joera arriskutsua. Eta delituak asmatzeko abildade aparta. Ez da ahaztu behar Ibarretxe lehendakari zenean hari ere egin ziotela auzipetzeko mehatxua kontsulta famatua deitzen bazuen. Baina... nola izango da delitu galdeketa bat deitzea? Zein buru ez oso demokratikotan jaio daiteke hori egiteagatik agintariak auzipetzeko ideia?
Idatzi artikulu bat