Tarteka –maizegi- iristen dira albiste zalapartatsuak jaten dugunari buruz. Askotan izaten dira animaliekin lotuak, gaitzen bat harrapatu dutelako auskalo zerk eraginda. Baina ez beti: ez da aspaldikoa Txinako esnekien arazoa, apropos kutsatu eta hainbat haurren heriotza eragin duena.
Egunotako eskandalua Irlandatik dator, txerri eta behien okelarekin. Argi adierazten du dauden kontrolek ez dutela guztia bermatzen, eta eskrupulu bakoak ugari direla munduan. Baina bada zerbait gutariko bakoitzak egin lezakeena: hurbilekoa jan. Bide luzea egin eta esku asko pasatu dituen jakiak arrisku handiagoa du horregatik bakarrik. Elikagaien katea zenbat eta motzagoa, orduan eta seguruagoa. Ahal den guztietan, jan dezagun bertakoa, auzokoa.
Idatzi artikulu bat