Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/25 08:28:41.850 GMT+1

Zer daukagun

Amaginarreba hil zait berriki. Berrogeita zortzi ordu laburretan igaro da osasuntsu egotetik herioren lurraldera. Bi egun nahikoa izan dira, ordea, heriotzaren trantzea ondo pasatzeko Debagoienean zer daukagun ezagutzeko. Asko eta ona.

Lehenik, anbulantzia. Azkar etorri ziren eta primeran maneiatu ospitaleraino. Behin han, erizain eta laguntzaileak adeitsu, medikuak adi eta zintzo, ia beti euskaraz, gaixoari bezala guri. Ezinbesteko heriotza etorri artean, dena izan da profesionala eta hurbilekoa. Baita gero ere, San Felipe sartu denean. Galderak zehatz eta gauzak erraz egin dituzte, berezko saminari zamarik erantsi gabe. Tanatorioa eta erraustegia ere, eskura eta ondo.

Ondo ekipatuta gaude, heriotzarako behintzat.

Nork: mikel.2008/01/25 08:28:41.850 GMT+1
Etiketak: osasuna goienkaria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Mikel :

Astero bezela ,azken orrialdera joan naiz zure piperautsa irakurtzeko asmoz.

Benetan , posteko da, halako gune gogorretan topatea  ,babesa eta profesionaltasuna  bai ospitatean, baita San Felipen ,eta  erraustegian ere.

Kexka bat sortu jat. Ez duzu aipatu gure Elizan topatutako arrera, kristaua naiz,eta benetan faltan botatzen da "globalean " egin duzun balorazioa, kontuan eukitza  funerala ospatu geniola.

Onerako izan bazan jakitzeko,eta, alderantziz  izan bazan zuzentzeko Besarkadada haundi bat denoi!

Garbiñe.

Nork: garbiñe .2008/01/26 10:53:49.344 GMT+1
erantzunak

Garbiñe, fedegabea naiz eta agian horregatik ez naiz elizaren zerbitzuez aritu. Dena den, esan dezadan San Frantziskoko hileta oso jendetsua izan zela, eta horrek -egia esan- gozatu egin zuela familiaren samina. Eta elizkizunean apaiz asko bildu zela hileta-meza ematera, neurri handian Lourdes koinata Oñatiko alkate izateak eraginda.

Beraz, kexarik ez eliza kontuei buruz. Eta eskerrak zuen fedeak eraginda hurbildu zinaten guztiei. Mila esker!

Nork: mikel.2008/01/27 21:26:58.623 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak