Eguraldi politiko eskasarekin abiatzen dugu ikasturte berria. Bake prozesuak etena izan ondoren, Espainiako hauteskundeak datoz sei hilabete barru. Nekez argituko da denbora horretan garrantzizko ezer, kieto jarraituko dute gatazka politikoaren zutabeek.
Batzuk lehergaia astinduko dute eta kale giroa, besteek polizien porra eta epaileen mailua. Sozialistek egingo dituzte senperenak eta bi gobernuan jarraitzeko, eta popularrek beste bi gobernua eskuratzeko. Ostikada galantak emango dizkiote elkarri, gehienak euskaldunon ipurdian.
Dena zarata izango da udazken/neguan. Zarata zatarra, desafinatua, interesatua, begibakarrekoa, puztua… Hobe bolumena jaistea filmaren soinu bandari, osasunez eta gogotsu iris gaitezen udaberrira.
Idatzi artikulu bat