Sinatu dute azkenean akordioa sozialistek eta
popularrek, Patxi Lopez izan dadin hurrengo
lehendakaria. Eta hauteskunde gauean hasitako zalaparta areagotu egin
da. Alferrik.
Esana dago hauteskundeek izan zuten bekatua, 100.000 boto inguru bazter utzita. Baina motz gelditzen da analisi hori: kontua ez da bakarrik etsaiak tranpa egin duela agintea eskuratzeko, eta nazionalismo bat besteari gailendu zaiola. Hortik haratago, uste dut Sabino Aranaren egitasmo abertzalea amaitu dela, eta tranparik gabe ere amaituko zela luze gabe.
Ordua da pentsatzen hasteko zer dugun
euskaldunok geroratzeko, zer den egingarri, eta nola jokatu behar dugun maila
bateko biziraupena lortzeko. Agonia barik, munduak ez du-eta gure malkoen
beharrik.
Erantzunak
Ea honek erakusten digun, elkartu beher gerala, guztionak diren helburuak, elkarrik lortzen, eta utzi dezagun geroko, gerorako diren gauzak.
Bezakada bat
Nork: IƱaki.2009/04/03 14:52:34.853 GMT+2