Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/30 18:31:22.598 GMT+2

Zabala errektorea

Eskola Politeknikoan ikasle zela ezagutu nuen Josu Zabala  -atzo goizean!- eta, gero, Uriben auzokide izan ginen denbora batez. Ez dut esango sakon ezagutzen dudanik, baina bai bere dohain batzuk aipatzeko beste: tratuan atsegina da, euskararen zale, eta –nik dakidala- ekimentsu ere bai.

Beste bat da, ordea,  bereziki azpimarratu nahi diodan ezaugarria: Josu ekosistemakoa da, etxekoa. Azkoitian jaio arren, kooperatibetan egin da; beraz, oso barrutik eta aspaldidanik ezagutzen ditu taldearen tripak. Badaki non, zer, nola eta norekin. Eta hau ez da txantxetako kontua, hain egitura berezian eraginkor izateko.

Sistema itxiegia izan ez dadin, odol berria komeni daiteke tarteka. Baina, MUko errektorea, etxekoa. Josu bezala.

Nork: mikel.2007/03/30 18:31:22.598 GMT+2
Etiketak: debagoiena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak