Goienkaria 2007.10.26
Lagunen bisitara joanda izan naiz Valentzian eta hizkuntza kontuak ibili ditugu tartean.
Arazo handiak dituzte hizkuntza normaltzeko. Batzuk aspaldikoak: etorkin gaztelar eta aragoarrek ia elebakar bihurtutako zonalde handiak, edota gizartearen ekimen ahula hizkuntza gaietarako. Arazo berri eta bihurriagoak, valentziar aginteak berak eragin ditu: valentzieraren bereizkeria katalanarekiko, hezkuntzan valentziera saihesteko erraztasunak, erabilera diglosikoa hedabideetan, gaztelania etengabe hobesteko joera…
Gu indartsuago ikusten gaituzte, hezkuntzan eta lan arloan bereziki. Orain, baita toki hedabideetan ere: Goienkaria eraman nion Ferran Suay-ri bere elkarrizketarekin, eta aho zabalik entzun zituzten emandako datuak.
Idatzi artikulu bat