Urteak bete ditut asteon, mende erdi luzea. Ez dut sufritzen urteak beteta, uste baitut ez betetzea litzakeela benetako arazoa. Bestalde, bateren bat harritu egin da nire adina jakinda, gazteagotzat nindukan. Ondo, nahiz aurpegi honek ere baduen ifrentzua: gazte dirudizu, zaharra zaren arren.
Nahitaez, ordea, mugarriek balantzerako aldartea jartzen dute. Horretarako, nahiago ditut nire urtemugak egutegiarenak baino. Aurtengoak indartsu harrapatu nau, esparru pertsonalean sendo eta profesionalean ilusioz beteta. Eta zorteko sentitzen naiz, nire bizitza neuk gidatzeko ahaleginean dezente asmatzen ari naizela ikusita. Laino bat hasi zait ordea, urteetan aurrera: ez ote dut neuk ere ikusiko gure tribuaren etorkizuna bideratuta?
Erantzunak
Zorionak, martitzenean akordatu bai, baina deitzea ahaztu. Bederatziurrenaren barruan balio duenez,.... ZORIONAK!!!
Ima
Nork: Ima.2009/02/13 14:04:59.792 GMT+1
Nork: Gotzon.2009/02/13 14:51:04.108 GMT+1
Nork: mikel.2009/02/14 13:23:36.577 GMT+1