Uste baino lehenago etorri da adierazpena, presaka bezala. Horregatik agian ez du testuak berritik ezer, ekintza armatuak uzteko erabakia kenduta, eta hori ez da gutxi. Baina esanguratsua adierazpena bera da, kate luzearen begi bat gehiago den heinean, norabide onean egindako urrats bat, garrantzitsua.
Ze, adierazpena ez bezala, berezia eta oso interesgarria prozesua da; zelan esparru horretan lidergo politikoa indartu den eta zelan erakunde armatua ari den lidergo hori onartzen, zailtasunak zailtasun. Horretan datza bilakaeraren interesa eta aurrekoekin diferentzia, horrek pizten du itxaropena. Emaitza posibleari beldurra dionak bidea oztopatzeari ekingo dio, baina hain zuzen une horretan eroriko dira mozorroak. Gaudeamus.
Idatzi artikulu bat