Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/07 08:21:22.411 GMT+1

Ura aurreztu

Goienkaria, 2009.11.06

Asteon jakin dut Eskoriatzako udalak araua onartu duela ura aurrez dadin herriko eraikinetan, egingo diren berrietan bezala zaharberritzetan: etxe sarreran erregulatzaileak, txorrotetan difusoreak, komuneko ur tankeetan aginte bikoitza, ur grisak berrerabiltzea, euri urak jasotzea… Neurri mordoa dauka arauak, uraren kudeaketa arrazionalagoa bultzatzeko.

Behar dugu gihar hori sendotu. Oparotasunean ohitu gara neurri gabe gastatzen, planetaren baliabideak mugagabeak bailiran. Baina hor dago datu zirraragarria: mundu osoak xahutuko balitu baliabide naturalak mendebaldarron neurrian, hiru planeta beharko genituzke egungo kontsumoari eusteko. Horren faltan, gure ondokoen planeta ari gara jaten, lotsa gabe. Beraz, txalo Eskoriatzari.

Nork: mikel.2009/11/07 08:21:22.411 GMT+1
Etiketak: jasangarritasuna | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak


Aupa Mikel, Euskadi Irratiko entzulea naiz. Gaur mezulariko zuen solasaldia entzuten egon naiz. Ikasturte berriarein saioak asko galdu duelakoan nago, eta zuen soasaldi hau da gustokoen dudan atala. Hala ere gaur saioaren bukaeran egin duzun komentariak ezinegon dezentea sortarazi didala aitortu behar dizut. Alegia, Ezker Abertzaleko atxilotuen gutunaren ingurukoa hain zuzen ere. Ez zaizkit batere bidezkoak iruditzen esan dituzuenak. Nabarmena da, hain nabarmena ezeze, izugarrizko ahalegina egiten ari dilera Otegi eta enparauek beraienoinarria "osotasunean" bide berrietatik eramaten. Horretarako sentsibilizazio lan handia egin beharra dago eta egiten dihardue. Eta zuek modu baikorrean jardun eta egora zaila ulertu beharrean "esatea nahi eta ezin" edota "zaharrak berri" moduko esamolde etsigarriak erabiltzen.Batsaunaren eztabaidarako txostena zein gutuna objetibotasunez irakurtzen duen edonork argi dakusa zein den mezua eta nori zuzenduta doan batez ere. Beraz, zergatik ez hori baloratu eta indartu? Zergatik diskulpatzen ditugu bestelako hainbat gatazketako eragileak. hain errez, esanez arazo oso konplexuak dilera (krisi finantzieroa, ..) eta zergatik kasu honetan horren xinplekeriz ? Une historiko batetan gaudelakoan nago. Benetako bidegurutzean. Ganora eta eskuzabaltasunaren garaian. Ni baikorra naiz eta nekatuta nago beti topiko eta mezu ezkor berberak entzuteaz.

Barka ustuketagatik. Segi holaxe, adixo.

Nork: Patxi.2009/11/10 01:13:46.236 GMT+1
mmm

Kaixo, Patxi. Asko estimatzen diat hire komentario zintzoa.

Bi argibide:

1. Nik bai esan nian 'esan nahi eta ezin', baina bestea 'zaharrak berri' beste tertuliakide batek esan zian. Nik oraingoan sumatu diat ahalegina gauzak argiago esateko, betikoa baino gehixeago.

2. Hala ere, ezintasuna ere argia duk niretzat. 30 urte zeramatzat, KASen garaietatik, bilakaera horren zain eta hain poliki ari duk gertatzen mundua azkar doan bitartean, posizio erlatiboetan indarra galtzen ari dela ezker abertzalea.

Baina agintzen diat zerbait bultzatzeko aukera ikusten dudanean, han izango naizela aurrean.

Animo!

Nork: mikel.2009/11/10 07:45:35.875 GMT+1

Kaixoo lokiiziimooozz

me uhtan loh arbuhtooh feliizees

ta zueeii? jejejeje
mz ! keremoh zalbar la water

mz ber biiii :D

Nork: arbuhto feliiiiih.2011/05/10 16:39:29.453 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak